Aurélio Pinto de Sousa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aurélio Pinto de Sousa
elizbarrutiko apezpiku

2023ko maiatzaren 10a -
Ângelo Pignoli (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Quixadá (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGuaraciaba do Norte1974ko azaroaren 12a (49 urte)
Herrialdea Brasil
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, diakonoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Aurélio Pinto de Sousa (Guaraciaba do Norte, 1974ko azaroaren 12a) brasildar elizgizona da. 2023an Quixadáko apezpiku bihurtu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guaraciaba do Norten jaio zen 1974an, Antônio Pinto de Sousa eta Maria das Graças de Sousaren familian. 1994an, San Jose apaizgaitegian sartu zen, Tianguán[1]

Filosofia 1995etik 1997ra ikasi zuen Cearáko Institutu Pastoral Teologikoan eta teologia 1998tik 2000ra Belo Horizonteko Jesuiten Filosofia eta Teologia Fakultatean (FAJE)[1][2]. 2003ko martxoaren 19an diakono egin zen eta uztailaren 12an apaiztu zen[1].

2003az geroztik liturgia, sakramentuak eta mariologia irakaslea izan zen Fortalezako Fakultate Katolikoan[3].

2003 eta 2008 artean, Dom Timóteo apaizgaitegiko errektore izan zen. 2009an, Tianguáko Santa Ana katedraleko bikario izendatu zuten[1].

2023ko urtarrilaren 12an, Viçosa do Cearáko Jasokundeko Andre Mariaren elizako parroko kargua hartu zuen[1].

2023ko apirilaren 26an, Frantzisko aita santuak Quixadáko apezpiku izendatu zuen[1], eta uztailaren 15ean apezpiku ordenatu zuten[4]. Pascite gregem Dei leloa hautatu zuen[5].

Ondorengotza apostolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Portugesez) «Nomeado o quarto bispo da diocese de Quixadá (CE)» CNBB 2023-05-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  2. (Italieraz) «Nomina del Vescovo di Quixadá (Brasile)» The Holy See 2023-05-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  3. (Portugesez) Collet, Andressa. «Nomeação do Papa para o Brasil: a diocese de Quixadá, no Ceará, tem novo bispo» Vatican News 2023-05-10 (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  4. a b (Ingelesez) «Bishop Aurélio Pinto de Sousa» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
  5. (Ingelesez) «Diocese of Quixadá» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]