Ayllu
Wikipedia(e)tik
Kitxuen artean, ayllu klana da. Historiaurretik datorren lurraren talde-jabetzan oinarritzen da klana. Taldea emakumezkoen oinordekotasunean oinarriturik osatzen zen hasieran; gerora, gizonezkoak aylluko emakumeekin ezkonduz sartzen ziren talde barruan. Lursailak aldian behin taldeko partaide guztien artean banatzen ziren berriz, eta ezin ziren jabez aldatu.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.