Aimara
| Aimara Aymar aru |
||
|---|---|---|
| Non mintzatzen den: | Bolivia, Txile, Peru | |
| Eskualdea: | Andeak | |
| Hiztunak: | 2.227.642 erdialdekoa datu gabe hegoaldekoa |
|
| Hizkuntza familia: | aimararra | |
| Estatus ofiziala | ||
| Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: | Bolivia eta Peru | |
| Erakunde araugilea: | ez du | |
| Hizkuntza kodeak | ||
| ISO 639-1: | ay | |
| ISO 639-2: | aym (B) | aym (T) |
| ISO 639-3: | ayc | |
|
|
||
| Oharra: baliteke orri honek Unicode kodearekin emandako NAF fonetika ikurrak edukitzea. | ||
Aimara[1] (aymar aru) aru familiako hizkuntza bizia da; familiako beste kideak kawki (galdua) eta jaqari (oso gutxitua) dira. Aimara etniaren berezko hizkuntza da.
Bolivian (La Paz eta Oruro), Perun (Puno, Tacna eta Moquegua) eta Txilen (Tarapaca) 2.200.000 lagun inguruk hitz egiten dute. Boliviako eta Peruko eskualde horietan koofiziala da.
Eduki-taula |
[aldatu] Sarrera
Antiplanoko aimara Andeetako hizkuntza bat da, 1.600.000 hiztun dituena, Titicaca lakuaren inguruan: 1.237.658 aimara-hiztun boliviar ditu, 296.465 perutar eta 48.477 txiletar. Badira, era berean, zenbait komunitate Argentinako Salta eta Jujuy probintzietan, baina ez dakite hizkuntzaz mintzatzen. Aimara hizkuntzak bi ahaide ditu: kawki eta jaqaru, Limako probintzia batzuetan oraindik ere erabiliak. XIX. mendean, Antonio Raymondik, Sebastián Barrancak eta Julio C. Tellok hiru hizkuntzon arteko antzekotasuna susmatu zuten, baina Marta J. Hardman-en lanek zehatz-mehatz baieztatu zuten susmo hori 1960ko hamarkada, hirurak jaqi familiakoak direla frogatuz. Hala ere, Alfredo Torero hizkuntzalariak "aru" izena eman zion. Berriki, Rodolfo Cerrón-Palominok proposatu du taldeari "aimara" deitzea. Haren iritziz, nomenklatura simetrikoa dauka kitxua familia linguistikoarekin. Kawkia hiltzat jo daiteke; jaqarua, ordea, tupean oinarriturik (Yauyos), mila bat tupinok bakarrik hitz egiten dute eta gehienak Liman bizi dira.
[aldatu] Fonetika
Oro har, aimarazko hitzak paroxitonoak dira, bokalen luzaketak azentuazioa alda diezaiekeen arren.
[aldatu] Bokalak
Kitxuak eta arabiera klasikoak bezala, aimarak hiru bokal besterik ez du: a, i eta u; dena dela, luzatzen ditu (gaineko dieresiaz adierazten da idatzian). Beraz, sei bokal hauetaz baliatzen da: ä, a, ë, i, ï, u, ü.
[aldatu] Kontsonanteak
Hamasei kontsonante ditu. Herskari leunak (b, d eta g), baina ozenek hiru forma hauek dituzte: sinpleak (p, t eta k), glotalak (p', t´eta k') eta hasperankariak (ph, th eta kh).
[aldatu] Idazkera
Alfabeto latindar espainiarra erabiltzen du (ñ letra ere).
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0053.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-12-19
[aldatu] Kanpo loturak
| Hizkuntza honek bere Wikipedia du. Bisita ezazu. |