Azawadeko bandera
Wikipedia(e)tik
| Erabilera | |
| Proportzioa | 1:2 |
| Erabakia | 2012ko apirilaren 6a |
| Koloreak | ██ Berdea ██ Gorria ██ Beltza ██ Horia |
Azawadeko bandera 2012ko apirilaren 6an independentzia aldarrikatu zuen Azawaden bandera da. Herrialdeak ez du, oraindik, onarpen ofizialik. 3 errenkada horizontal ditu, berde, gorri eta beltza, hiruki hori batekin zutoinaren aldean. MNLAren bandera bera da.
Diseinua Palestinako banderan oinarritua dago, baina panafrikar koloreekin.
Historia[aldatu]
Tuareg matxinada ezberdinetan Azawadentzat bandera ezberdinak proposatu izan dituzte. Horietako bat urdina eta txuria zen, horizontalki, hiruko gorriarekin alde batean eta bestea zuria zen izar eta ilargi batekin kolore urdinetan.