Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimendua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
MNLAk Azawadentzat proposaturiko bandera

Azawaden Askapen Nazionalerako Mugimendua (Tamaseqh: ⵜⴰⵏⴾⵔⴰ ⵏ ⵜⵓⵎⴰⵙⵜ ⴹ ⴰⵙⵏⵏⴰⵏⵏⵓ ⵏ ⴰⵣⴰⵓⴷ, arabieraz: الحركة الوطنية لتحرير أزواد‎, frantsesez: Mouvement National pour la Libération de l'Azawad; MNLA), lehen Azawadeko Mugimendu Nazionala (frantsesez: Mouvement national de l'Azawad; MNA) Maliren barruan dagoen baina de facto independientea den Azawad lurraren askapenerako talde politiko eta militarra da. Mugimendua 2011ko Libiako gerra zibilan borrokatu zuten tuaregez osatua dela esaten da eta, bertan Muammar al Kadafik boterea galdu ondoren itzuli zirenak. 2011ko urrian sortu ziren eta mugimenduak Saharako beste herri batzuk ere biltzen ditu.

Maliko gobernuaren arabera Al-Qaeda Magreb Islamiarrean (AQMI) taldearekin loturak ditu, beste estatu batzuek Arabiar Udaberria deritzonaren barruan adierazi bezala. Hala ere MNLAk akusazio hau egia ez dela dio. Apirilaren 1ean MNLAk eta Ansar Dinek Maliko iparralde ia osoaren kontrol militarra zuten, Kidal, Gao eta Timbuktu barne. Apirilaren 6an MNLAk independentziaren aldarrikapena egin zuen aldebakarrez.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]