Berde
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau koloreari buruzkoa da, izen bereko alderdietarako, ikus Berdeak
| Kolore koordenatuak | ||
|---|---|---|
| Hamaseitarra | #00FF00 | |
| RGB | (r, g, b) | (0, 255, 0) |
| CMYKN | (c, m, y, k) | (255, 0, 255, 0) |
| HSV | (h, s, v) | (120°, 100%, 100%) |
Orlegia edo Berdea naturan oso ohikoa den kolore bat da. Landare gehienak berdeak dira klorofila dutelako fotosintesia egiteko. Orlegi izenak espektro elektromagnetikoaren barnean uhin-luzera 550 nanometrokoa duen koloreari dagokio.
Orlegiaren kontrakoa arte plastikoetan gorria da, biak baitira kontraste gehien eskaintzen dutenak bata bestearen ondoan jarrita.
[aldatu] Berdea kulturan
Berdea ekologia eta izadiari lotutako kolorea da. Besteak beste, ekologista politikoak biltzen dituzten alderdi politikoek Berdeak izena eduki ohi dute. Kasurik ezagunena Alemaniako Alderdi Berdea izango litzateke.
Euskal Herrian ikurrinaren X erako gurutzea berdea da. Gurutze honek Foruak islatzen ditu, Sabino Aranak Lagi Zarra deitzen zituenak.
Herrialde musulmanetan berdeak Islama sinbolizatzen du.
[aldatu] Antzinako izena
"Berde" eta Sabino Aranak asmatu zuen "orlegi" hitzak baino lehen, kolore honek ez zuen izen berezirik euskaraz. Gabezia honen seinale bat ikus dezakegu herriko kanta honekin:
Txuringoa, txuri
Gorringoa, gorri
Muskerra, musker
Eta gauerdia, beltz-beltz
| Espektro elektromagnetikoa
gamma izpiak • X izpiak • ultramoreak • argia • infragorriak • mikrouhinak • irrati uhinak |
|||||||||
| ultramorea | morea | urdina | berdea | horia | laranja | gorria | infragorria | ||