Búho & Maravillas

Wikipedia, Entziklopedia askea

Búho & Maravillas Sevillako (Andaluzia, Espainia) txotxongilo talde bat da, 2007ko azaroan sortua. Aurretik existitzen ziren beste bi talderen elkartzearen ondorio da: Búho Teatro eta Teatro de las Maravillas. Bi konpainia haiek 30 urteko ibilbidean hainbat kritika eta sari jaso zituzten, bai eta hainbat lan koprodukzioan egin ere. Bi taldeen elkarketak eta Búho & Maravilas taldearen sorkuntzak artistikoki eta sorkuntza aldetik emaitzak aberastu zituen.

Búho Tetaro taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Búho Teatroren partaideak beste antzerki konpainia batzuetan dute beren jatorria. Sevillako Antzerki Institutuak antolatutako Nazioarteko txotxongiloen ikastaroen barnean,  Jean Pierre Lescotek 1986ko otsailean Cortijo de El Cuarton eman zuen “Itzalezko txotxongiloen teknika”-ri buruzko ikastaro baten ondorioz topatu eta elkartzea erabakiko dute. Mercedes Izquierdoren elkarlanean aritzeko proposamenaren ondorioz, Teresa Solerrek , Juan Luis Clavijok eta  Mercedes Izquierdok  Búho Teatro sortuko dute 1986ko abuztuan, Margareta Niculescu, Henri Joukovsky , Philype Genti, Alcides Moreno, Manuel Román etab. bezalako adituekin trebatu ondoren.

Teatro de las Maravillas taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jesusaldo Díaz Caladok  1986an La Zancadilla konpainia sortuko du Juan Antonio de la Plazarekin batera. 1991ean  Títeres de la Luna izeneko  konpainia berri bat sortuko du  Paola Romanekin batera.  Ondoren Alcides Morenorekin batera Teatro de las Maravillas sortu zuten, Sevillako Arte Dramatikoko Goi Eskolan  eta Alcides Morenoren Txotxongiloen Eskolan prestatu ondoren eta  bere formakuntza Margareta Niculescu, Cia.Arketal, Irina Niculescu, Román Paska, Maya Petrova eszenografa , Toru Saito maisua (Bunraku txotxongiloaren eraikitze kurtsoa), Koryu Nishikawa IV maisua  (Kuruma Ningyo txotxongiloen erabiltze kurtsoa) eta txotxongiloen eraikuntza Alvaro Apocalypse txotxongilolari, egile eta zuzendariekin  bikainekin batera  kurtso monografikoak eginez. Charleville Mézièreseko (Frantzia) Txotxongiloen Nazioarteko  Institutuan profesionalei eskainitako hainbat kurtsoetan parte-hartzen du. 

Taldeen elkareketa eta Búho & Maravillasen sorkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Búho & Maravillas 2007ko azaroan sortzen da. Búho Teatro eta Teatro de las Maravillas konpainiek hainbat kritika eta publiko sari jaso ondoren   30 urte baino gehiagoko ibilbidean eta hainbat koprodukzio egin ondoren elkartzea erabakitzen dute  Búho & Maravillas  konpainia berria sortzeko. Elkartze honen arrazoia bi konpainien indarrak batzea izan zen ahalik eta ekoizpen onenak egin ahal izateko eta geroz eta jende gehiagorengana iritsi ahal izateko.

30 urteko ibilbidean eginiko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Búho Teatrok ekoitzitako ikuskizunak

  • Bidaia itzalen mundura ( 1986)
  • Sagutxo pinpirina(1989)
  • Kolorearen festa tailerra (1990)
  • Nor naiz? (1991)
  • Yerma (1993)
  • Lagunak gara (1993)
  • Printze Txikia (1998)
  • Aja Caperucita (2000)
  • Pula Pula  (2001)
  • Xagutxoen istorio bat (2004)
  • Txanogorritxuren benetazko istorioa (2006)
  • Konkorrak zenbatuz (2013)

Teatro de las Maravillasek ekoitzitako ikuskizunak

  • Torero baten parodia (1986)
  • Arlotea (1989)
  • Fantoches (1990)
  • Txotxongiloen Trizikloa
  • Don Cristóbalen erretaula (1991)
  • Ahate Itxusia (1997)
  • Herrensugearen burua (2000)

Búho & Maravillasek koproduzitutako ikuskizunak:

  • Diván beldurgarria (2006)
  • Kaio baten istorioa eta hegan egiten erakutsi zion katuarena (2004)
  • Operak Miniaturan
  • Carmen (1999)
  • Don Giovanni (1999)
  • Mineralen kolorea(2007)
  • Brenesko musikariak (2008)
  • Ozeko haztia (2010)
  • Kilkerraren eta inurriaren kondaira (2014)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]