BBC

Wikipedia, Entziklopedia askea
BBCren egoitza Londresen

British Broadcasting Corporation edo BBC Erresuma Batuko irrati eta telebista enpresa garrantzitsuena da. Gainera, mundu osoko berriemaile nagusia da eta munduan zehar sinesgarritasunaren ikurtzat hartzen da.

1922ko urriaren 18an sortu zen, irratia emititzeko, eta 1936ko azaroaren 2an hasi zen telebista saioak ematen.

On-line, webgunea 30 hizkuntza baino gehiagotan dauka konpainiak.

Irrati kateak

  • Radio1: Musika eta aisialdia.
  • Radio2: Erresuma Batuko irrati katerik entzunena, 12,9 milioi entzulerekin.
  • Radio3: Musika berezia: klasikoa, opera, munduko musika...
  • Radio4: Gai intelektualak, albisteak, nobelak, literatura...
  • Radio5: Eguneko 24 orduetan, albisteak, kirola eta eztabaidak.
  • Tokiko irrati kateak: Gales, Eskozia eta Ipar Irlandan bereziki, baita tokiko hizkuntzetan emititzen dutenak ere.
  • BBC World Service: Atzerrirako irratia.
BBCren logotipoa

Telebista kateak

  • BBC One: Munduko lehen telebista kate publikoa.
  • BBC Two: Dokumentalak, eztabaidak, analisia... Kolorez emititu zuen lehen telebista da (1967).
  • BBC Three: Gazteentzako telebista.
  • BBC Four: Telebista adimentsua: dokumentalak, jatorrizko bertsioko filmak, telesail ezagunak.
  • BBC News 24: Albisteak, egun osoan zehar.
  • BBC Parliament: Westmister-eko aferak eta nazioarteko politika.
  • CBBC: Sei urtetik gorako haurrentzako telebista.
  • CBeebies: Sei urtetik beherako haurrentzako telebista.
  • BBC World: Nazioarteko telebista, publizitate bidez finantzatua, nazioarteko albisteak eta analisia.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: BBC Aldatu lotura Wikidatan