Bañolet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bañolet
Jatorria
Sortzailea(k)Paxkal Irigoyen eta Maia Iribarne
Argitaratze-data2023
IzenburuaBañolet
ArgitaletxeaXofaldia prod
Ezaugarriak
Iraupena50 minutu
Fikzio-unibertsoaEuskal Herria
Historia
Jasotako sariak

Bañolet Paxkal Irigoyenek eta Maia Iribarnek idatzi eta zuzendutako filma da, Xofaldia Prodek eta Kanaldudek ekoiztua. Ikus-entzunezkoak Durangoko Azokaren Sormen Beka jaso zuen 2020 urtean[1]. 2023ko martxoan estreinatu zen Euskal Herriko zinematan.[2]

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luixa eta bere lagunak, Bañoleten haunditzen dira, Frantziatik askatu den herrian. Herri berezi huntako haurrek 11 urte betetzen dituztelarik, zeremonia garrantzitsu bat prestatzen dute. Haurtzarotik heldutasunera pasatzeko egun haundia hurbiltzen ari da...[3]

Bañolet kantuz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmaren soinu-banda izateko bokazioz, diskoa ondu zuten Paxkal Irigoyen, Maia Iribarne, Nicolas Armendariz eta Allande Etxeberriak. Bloñ izena jarri zioten taldeari, eta Bañolet Kantuz diskoari. Laguntzaile izan zituzten ere Elena Haira, biola ("Kikerak", "Erbia"), Amaia Hiriart, biolontxeloa ("Kikerak", "Erbia"), Ximun Garat, tronpeta ("Kikerak"), Ane Garcia, ahotsa ("Han") eta Tara Huellou-Meyler, ahotsa ("Ar Rinier").[4]

Kantuak[5][aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 50
  2. Kikerak
  3. Eihera
  4. Erbiak
  5. Ar Rinier
  6. Zauri
  7. Han
  8. Munduko hiritar
  9. Otsaila

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Umeen begiradatik sortutako "Bañolet" telesailak irabazi du Durangoko Azokako hirugarren sormen beka» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
  2. BAÑOLET filmaren estreinaldia. (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
  3. ‘Bañolet’ filma estreinatuko dute |. (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  4. Berria. «Liburu eta disko berriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).
  5. «Bañolet kantuz» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]