Baba Nobuharu

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 18:02, 29 apirila 2015
Baba Nobuharu.

Baba Nobuharu (japonieraz 馬場信春, 1575ean hila), Baba Nobufusa bezala ere ezaguna, Sengoku aroko samurai japoniar bat eta Takeda Shingenen hogeita lau jeneral deritzenetako bat izan zen, Takeda Shingen gehien fidatzen zen jeneralak zirenak. Babak, Mikatagaharako guduan eta Nagashinoko guduan borrokatu zuen, non Takeda Katsuyoriren armadaren erasoko eskuin hegalaren buruzagitza izan zuen.

Takeda Shingenek Fukashi gaztelua hartu zuenean (gaur egun Matsumoto gaztelua) 1550ean, Babaren kargu utzi zuen. 1573an gertatu zen Mikatagaharako guduan, berak gidatu zuen armada aurreratua Tokugawa Ieyasuren armadari eginiko jazarpenean, armada hau, Hamamatsu gaztelura itzultzen ari zenean. Babak, gazteluko ateak irekita zeudela ikusi zuenean, tranpa batera zihoala uste izan zuen, eta, beraz, ez zuen jazarpena jarraitu. Nagashinoko guduan hil zuten Baba borrokan, bi samuraik aldi berean eraso zutenean, burua moztuz.

Koyo Gunkanen, Shingenek, Babari, kontu garrantzitsuei buruz etengabe laguntza eskatzen ziola ziurtatzen da. Nagashinoko guduaren aurretik, Babak, parte hartu zuen aurreko 21 guduetan, zauri bakar bat ere jaso ez izanaren ospea zuen.