Samurai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Samurai bat suge erraldoi baten aurka borrokan

Samurai (?) Japoniako antzinako gerlaria da, jaun feudal baten zerbitzura izan ohi zena. Bushi izena ("gerragizon" esan nahi duena) aproposagoa da berez. Gaur egun, samurai izena aristokrazia militarra izendatzeko erabiltzen da, eta ez, adibidez, infanteriako soldadu soilak. Nagusirik edota talderik gabeko samuraiak ronin("olatu gizon") izenarekin ziren ezagunak. Denborarekin, behar militarrak galtzen joan ziren, funtzionario soil bihurturik. Meiji berrezarkuntzako erreformek samuraiak kendu zituzten, armada modernoago baten mesedetan,

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamakurako shogun aldian (1192-1333) estoizismoa eta diziplina izan ziren samuraien jokaeraren ezaugarriak. Muromatxi aldian (1338-1573) samuraiek ohore araudi estu bati jarraitzen zioten; geroago Bushido izena eman zitzaion hari. Halaber, zen budismoaren eraginpean samuraien kultura, espero izatekoa ez bazen ere, te zeremoniaren eta lore apainketaren artearen sorburua izan zen. Tokugawa aldia (1603-1867) bake garaia izan zen, eta hirien zein merkataritzaren hazkuntzak samuraiena ez zen kulturaren garapena ekarri zuen. Hori samuraien garrantziaren kaltetan gertatu zen; bestalde, Tokugawa aldiaren amaieran samuraien ekonomia maila apaldu zen. Horrenbestez, samuraietariko batzuek, mendebaleko nazioen esku-hartzeak bultzatuta, Meiji enperadorea berriro ezartzen esku hartu zuten. Feudalismoa desagertuz geroztik (1871), ordea, behin baino gehiagotan matxinatu ziren baina gudaroste nazional berriak laster menderatu zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samurai Aldatu lotura Wikidatan