Backgammon

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Backgammona bi jokalarientzako mahai joko bat da. Alfontso X.a Gaztelakoaren garaian taulen jokoa izenarekin zen ezaguna.[1]

Jokalari bakoitzak 15 fitxa ditu, hogeitalau hirukitan (puntu) zehar mugitzen dituena dadoetan ateratako puntuen arabea. Helburua joko amaitzen lehena izatean datza, hau da, hamabost fitxak taulatik kanpora ateratzea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Backgammona ezagutzen den mahai jokorik zaharrenetakoa da. Aintzinako Egipto, Sumer edota Mesopotamian duela jatorria uste da. Gaur egun jokatzen dugun backgammona Persian asmatu zuen Buzurgmihrk.

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxen hasierako posizioa

Backgammona elementu estrategiko sakonak dituen joko xume bat da. Ez da oso zaila ikasteko, nahiz eta noizbehinka arauen interpretzaio zorrotz bat eskatzen duten egoera arraroak agertzen diren. Iraupen motza du, hori dela eta errondaka edota partidaka jokatzen, diruagatik jolasten ez denean.

Jokoak bi fase ditu: kontaktuaren fasea, non jokalarien fitxarik atzeratuenak harrapatuak izan daitezkeen, eta lasterketaren fasea, non iada ezin dira fitxak harrapatu eta dena dadoen balioaren menpe dagoen.

Taulak hamabi kasilla ditu bata bestearen ondoan, hiruki luzeek osatuak. laukiak edo puntuak bata bestearekin konektatua daudela imajinatzen da, hogeitalau hiru luze osatuz. Hirukiek koloreak alternatzen dituzte eta sei trianguloko lau kuadrantetan daude banatuta. Kuadranteak kanpokoak edota barrukoak dira jokalari bakoitzarentzat. Barruko eta kanpoko kuadranteak barra batez banatuta egoten dira.

Puntuak 1etik 24ra zenbakituta daude, fitxak beti zenbaki altueneko puntuetaik txikienetara mugitzen direlarik. Bi jokalariek aurkako norabideetan mugitzen dituzte beraien fitxak, jokalari batentzat 1 puntua dena bestearentzat 24 delarik. Joko batzuek numerazioa jokalari baten ikuspegitik soilik mantentzen dute.

Jokalari bakoitza 24 puntuan bi fitxarekin hasten da, hiru 8 puntuan, bost 6 puntuan eta beste bost 13 puntuan. Jokalari bakoitzaren fitxak kolore ezberdinetakoak dira, iluna eta argia.

Jokalari bakoitzak bere dado parea du eta bat elkarbanatua, azken hau 2, 4, 8, 16, 32 eta 64 zenbakien biderketarako da eta jokoaren azken balorea gordetzeko erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Angulo Martin, Patxi. (1997). «Mundu zabaleko jokoak. Jokoen mundu zabala» www.elhuyar.eus (Elhuyar) ISBN 978-84-92457-60-1. (Noiz kontsultatua: 2021-12-19).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]