Egipto

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Egiptoko Arabiar Errepublika
جمهوريّة مصر العربيّة
( Gomhuriat Misr Al-Arabiah )

Egiptoko bandera Egiptoko armarria
Bandera Armarria
Goiburu nazionala: Ez du
Ereserkia: Biladi, Biladi, Biladi
Egiptoren kokapena
Hiriburua
eta hiri handiena
Koordenatuak
Kairo

30°2′N 31°13′E / 30.033, 31.217 (Egipto)Erioll world.svg Koordenatuak: 30°2′N 31°13′E / 30.033, 31.217 (Egipto)
Hizkuntza ofiziala(k) Arabiera
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa
Errepublika
Hosni Mubarak
Ahmed Nazif
Sorrera
- Narmer erregearen bateratzea
- Bermepeko Independentzia
- Errepublika

3200 Ka inguru
1922 otsailaren 28
1953 ekainaren 18
Eremua
 - Guztira
 - ur %

1.001.450 km² (30.)
0,6%
Biztanleria
 - Estimaketa (2005)
 - Errolda ()
 - Dentsitatea

77.505.756 (15.)

77 biztanle/km² (99.)
Dirua Egiptoar Libera (LE) (EGP)
Ordu eremua
 - Udan (DST)
UTC (UTC +2)
Bai (UTC +3)
Interneteko domeinua .eg
Telefono aurrizkia +20
Herritarra egiptoar1
nahiz eta ijito berez egipto izan, ez du bertako biztanlea adierazten, baizik eta roma etniakoa

Egipto Afrika ipar-ekialdeko estatua da, baita ere Asia hego-mendebaldean, Sinai penintsula han baitago. Eremua 1.010.000 km² da gutxi gorabehera, Nilo ibaiaren bi ertzetan kokatua. Herrialdeak Mediterraneo itsasoa du iparraldean, Gazako Zerrenda eta Israel ipar-ekialdean, Itsaso Gorria ekialdean, Sudan hegoaldean eta Libia mendebaldean.

Hiriburua Kairo da.

Egipto Afrikako eta Ekialde Ertaineko estatu jendetsuenetakoa da. Bertako 75,4 milioi[1] biztanleen gehiengo zabala Nilo ibaiaren ertzetan bizi da, 40.000 kilometro karratuko eremuan, landa lurrak aurkitzen diren eskualde bakarrean. Sahara basamortuko eskualde zabalak ia ez dute biztanlerik. Egiptoko biztanleen erdia-edo hiriguneetan bizi da, gehiengoa Kairo, Alexandria eta Niloren deltako hiri jendetsuetan.

Egipto mundu osoan da ezaguna Antzinako Zibilizazio garatuak izan dituelako eta hauek eraikitako monumentu ikusgarriengatik, hala nola, Gizako Piramide Multzoa eta Esfinge Handia. Hegoaldeko Luxor hirian arkeologia gune garrantzitsuak daude, hala nola, Karnakeko Tenplua eta Erregeen Harana.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

Egipto satelite irudian.

1.001.450 kilometro karratuko eremuarekin[2] Egipto munduko 38. estatu luze-zabalena da (Mauritaniaren ostean). Tanzaniaren tamainakoa da gutxi gorabehera eta bi aldiz Frantziarena.

Hala ere, Egitoko klima txit lehorra dela-eta, biztanle guneak zerrenda estu batean daude bilduak, Nilo ibai inguruan eta honen deltan. Hau da, biztanleriaren %99a eremu osoaren %5,5 baino ez du erabiltzen[3].

Egiptok Libia du mendebaldean, Sudan hegoaldean eta Gazako Zerrenda eta Israel ekialdean. Horrela, estatuak duen garrantzi geopolitikoa duen kokapen estrategikotik datorkio: kontinentearteko nazioa da Afrika eta Asiaren arteko zubi-lurraldea baitu (Suezko istmoa) eta, toki berean gainera, Mediterraneoaren eta Indiako Ozeanoaren arteko ubide nabigagarria baitu (Suezko kanala), Itsaso Gorrian zehar.

Niloren haranaz gain, Egiptoko gehiengoa hondar basamortua da. Bertan, haizeak putz egitean 30 metro garaiko dunak sor ditzake. Egiptoren baitan Sahara eta Libiako basamortuaren eskualde zabalak daude. Basamortu hauek lurralde gorria izenarekin ezagutzen zuten Antzinako Egipton eta Faraoien Erresuma babesten zuten mendebaldeko mehatxuengandik.

Hiri eta herri nagusiak hauek dira: Alexandria (Antzin Aroko hiri nagusietako bat) Asuan, Asyut, Kairo (Egipto modernoaren hiriburua), El Mahalla El Kubra, Giza (Piramide ezagunen kokalekua), Hurghada, Luxor, Kom Ombo, Port Safaga, Port Said, Sharm el Sheikh, Suez (Suezko kanalari izena ematen diona), Zagazig eta Al Minya. Oasi nagusiak honakoak dira: Bahariya, el Dakhla, Farafra, el Kharga eta Siwa, eta Zerzura oasi mitikoa.

[aldatu] Historia

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Egiptoko historia

Gizako nekropolia, Giza (K. a. XXVI. mendea)
Ibn Tulun mezkita, Kairon (IX. mendea)

3000 urtez, Niloren ertzetan historiako zibilizazio ikusgarrienetakoa garatu zen, Faraoien Erresumak. Egiptoarrek tenplu erraldoiak eta hilobi eraikin ikaragarriak eraiki zituzten, non faraoiak goraipatzen zituzten. Bertan idazkera sortu zen, hieroglifo izeneko ideogramak, eta gizateria historiaurretik atera. Idazteko sistema garatu zuten, hieratikora pasatuz, ondoren grafia sinplifikatuz demotikora. Medikuntza saiakerak idatzi zituzten, matematika eta kontakizun mitologiko eta historiko ikaragarriak, papiroetan idatziak, harrian edota zurean zizelkatuak. Faraoien aroan, egiptoarren kultura ezaugarriak mantendu zituen erromatarren gararaino, Egipto erromatarra zela, Mediterraneo osoan eraginez, hala nola, erlijio eta arkitekturan. Isisen azken apaizek, File uhartean beren gurtza mantendu zuten 535. urte arte, Justiniano I.ak debekatu zuen arte.

Zenbait inbasio eta okupazioaren ostean, faraoien herria arabiarren menpe geratu zen VII. mendean. Bertako kultura nortasun arabiarraren eragin sakona jaso zuen, islama eta arabiera barne, egun nagusi direna. Egipto musulmana Ekialde Ertaineko egoera politikoaren baitan kokatzen da, eta Israelekiko gatazka ugarietan. Gainera, herri lan monumental garaikide nagusiak ditu, batik bat, Suezko kanala eta Asuango urtegia.

[aldatu] Banaketa administratiboa

2008ko apirilietak, Egipto 29 muhafazah edo eskualdetan banatua dago[4]. Oro har, eskualde hauek hiriburuaren izena hartzen dute. Muhafazah bakoitzeko burua muhafez edo gobernari bat da, zuzenean errepublikako lehendakariak izendatua.

Egypt governorates.png
Zkia Izena Eremua (km²) Biztanleria (2006) Hiriburua
1 Alexandria 2.679 4.110.015 Alexandria
2 Asuan 679 1.184.432 Asuan
3 Asyut 25.926 3.441.597 Asyut
4 Buhayra 10.130 4.737.129 Damanhur
5 Beni Suef 1.322 2.290.527 Beni Suef
6 Kairo 214 7.786.640 Kairo
7 Dakahlia 3.471 4.985.187 Mansura
8 Damietta 589 1.092.316 Damietta
9 Fayum 1.827 2.512.792 Fayum
10 Gharbiya 1.942 4.010.298 Tanta
11 Giza 85.153 6.272.571 Giza
12 Ismailia 1.442 942.832 Ismailia
13 Kafr el Sheikh 3.437 2.618.111 Kafr el Sheikh
14 Matruh 212.112 322.341 Marsa Matruh
15 Minia 32.279 4.179.309 Minia
16 Manufia 1.532 3.270.404 Shibin El Kom
17 Wadi al-Jadid 376,505 187,256 Kharga
18 Ipar Sinai 27.574 339.752 Arish
19 Port Said 72 570.768 Port Said
20 Qaliubia 1.001 4.237.003 Banha
21 Qina 1.851 3.001.494 Qena
22 Itsaso Gorria 203,685 288,233 Hurghada
23 Sharkia 4.180 5.340.058 Zagazig
24 Sohag 1.547 3.746.377 Sohag
25 Hego Sinai 33.140 149.335 El Tor
26 Suez 17.840 510.935 Suez
27 Luxor 55 451.318 Luxor
28 Helwan n/a 643.327 Helwan
29 Urriaren 6a n/a 500.000 Urriaren 6a Hiria

[aldatu] Erreferentziak

  1. Central Agency for Population Mobilisation and Statistics - Biztanleria (2008ko uztaila)
  2. World Factbook eremu sailkapen ordena
  3. Hamza, Waleed. Land use and Coastal Management in the Third Countries: Egypt as a case. (2007-06-10).
  4. Al Ahram Weekly (On-line) Reem Leila (2008-05-19)]

[aldatu] Kanpo loturak

[aldatu] Ikus, gainera


Afrikako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)
Iparraldeko Afrika
LocationNorthernAfrica.png
AljeriaEgiptoLibiaMarokoMendebaldeko SaharaSudanTunisia Mendebaldeko Afrika
LocationWesternAfrica.png
BeninBurkina FasoBoli KostaCabo VerdeGambiaGhanaGineaGinea BissauLiberiaMaliMauritaniaNigerNigeriaSenegalSierra LeonaTogo
Erdialdeko Afrika
LocationCentralMiddleAfrica.png
AngolaAfrika Erdiko ErrepublikaEkuatore GineaGabonKamerunKongoko ErrepublikaKongoko Errepublika DemokratikoaSao Tome eta PrincipeTxad Ekialdeko Afrika
LocationEasternAfrica.png
BurundiDjibutiEritreaEtiopiaKenyaKomoreakMadagaskarMalawiMaurizioMozambikeRuandaSeychelleakSomaliaTanzaniaUgandaZambiaZimbawe
Hegoaldeko Afrika
LocationSouthernAfrica.png
BotswanaHego AfrikaLesothoNamibiaSwazilandia Menpeko lurraldeak
eta bestelakoak:
Erresuma Batua: Santa HelenaEspainia: Kanariar UharteakMelillaCeutaFrantzia: MayotteRéunionPortugal: Madeira

Beste hizkuntzak