Bad Boys (1983ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:31, 22 urtarrila 2016

Bad Boys (euskaraz Mutil Gaiztoak) 1983ko Rick Rosenthal estatubatuar drama thriller filma bat da. Sean Penn, Esai Morales, Alan Ruck, Ally Sheedy eta Clancy Brown aktoreek antzeztu zuten.

Filmak AEBtako nerabe taldeen delinkuentzia ukitzen du.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1980eko hamarkadaren hasiera, Chicago. Auzuneetako kaleak gazte taldeen arteko bortizkeria eta borroken eta haien eta poliziaren arteko liskarren lekuko da. Talde horietako bateko kide gogorrenetako bat Mick O'Brien (Sean Penn) 1 urteko irlandar-estatubatuar nerabea da, jada burututako delituen ondorioz bere gain zigor ugari bereganatu dituelarik. Poliziak jarraitzen ari zitzaion unan, Mickek nahi gabe bere etsairik handiena den Paco (Esai Morales) hispaniar-estatubatuar nerabearen anai txikia hilko du. Jada epaiketa burutu eta nerabe-espetxean dela, kalean ikasi duen bortizkeriaz haratago, Mickek erreabilitazio itxaropen bat badagoela ikusiko du. Espetxean bertako kankailuek preso ahulenen gain ezarritako beldur eta intimidazio nagusi da. Mickek hara eraman duen bortizkeria eta gorroto giro hartatik ihes egiteko aukera bakarra duela eta aprobetxatu beharrean dagoela jabetuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak