Baekjeong

Wikipedia, Entziklopedia askea

Baekjeongak (koreeraz: 백정) Koreako kasta ukiezin bat zen, minoria etniko edo talde nomada ezezagun batetik sortutakoa[1]. Goryeo aroaren hasieran (918-1392) minoria hauek sedentarioak ziren eta komunitateetan finkatuta bizi ziren. Hala ere, Korearen mongol inbasioak alderrai utzi zituen, eta talde hauek nomada bilakatu ziren. Baekjeong azpitaldeen artean zeuden chaeinak (才人 "entretenitzaileak") eta hwachae (禾尺) edo suchae (水尺)[2], batez ere harakinak zirela. Baekjeongek ogibide finkoak izaten zituzten, batez ere harakin, larrugile, saskigile eta entretenimenduan. Goryeo aroan zehar, terminoa neutrala zen, eta jende xehea esan nahi zuen[3]. Joseon dinastiaren garaian, irain bilakatu zen eta gizarteko klase sozialik baxuenari buruz hitz egiten erabiltzen hasi zen[4]. Hortik aurrera, pertsonak gutxiesteko terminoa zen[5][6].

1894an Koreako kasta sistema abolitu zen Gabo erreformaren bidez. Hala ere, gizarte estratifikazioa eta bazterkeriak jarraitu zuen baekjeongen aurka. Familia erregistroa oraindik bereizia zen, eta lanbide esparruaren barnean, euren izenetan 屠漢 ("harakina") edo puntu gorri bat ezartzen zen[7]. Gaur egungo Hego Korean terminoa harakinekin lotuta dago, eta hainbat jatetxeen izenetan ere agertzen da[8][9].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Welcome chakranews.com - BlueHost.com» www.chakranews.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  2. (Koreeraz) «화척(禾尺)» encykorea.aks.ac.kr (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  3. (Koreeraz) «백정(白丁)» encykorea.aks.ac.kr (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  4. «국립국어원 표준국어대사전» web.archive.org 2018-05-20 (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  5. (Koreeraz) «‘검찰 로비 의혹’ 평검사 2명 불구속 기소로 마무리…‘용두사미’» www.hani.co.kr 2018-04-18 (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  6. (Koreeraz) «인간 백정, 전하의 아들이라는 게 부끄럽다» 오마이뉴스 2011-10-25 (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  7. «차별과 저항의 역사 ‘백정’ : 생각키우기 : 함께하는 교육 : 인터넷한겨레» legacy.www.hani.co.kr (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  8. «Kang Ho Dong BAEKJEONG» web.archive.org 2018-06-16 (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
  9. www.riss.kr (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]