Hego Korea
| Koreako Errepublika 대한민국 大韓民國 Daehan Minguk |
|||
|---|---|---|---|
|
|||
| Goiburua: 널리 인간세계를 이롭게 하라 (홍익인간) (Ekarri onura gizadiari) |
|||
| Nazio ereserkia: Aegukga |
|||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Seul 37°35′N 127°0′E |
||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Koreera | ||
| Gobernua
presidentea
lehen ministroa |
Errepublika Park Geun-hye Jung Hong-won |
||
| Sorrera - Gojoseon - Aldarritua - Askapena - Lehen Errepublika |
2333 Ka 1919 martxoaren 1 1945 abuztuaren 15 1948 abuztuaren 15 |
||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
98.480 km² (109.) % 0,3% |
||
| Biztanleria
Herritarra |
48.422.644 (24.) 45.985.289 492 biztanle/km² (12.) korear, hegokorear oharrak= |
||
| Dirua | Hego Koreako won (KRW) |
||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
KST (UTC +9) Ez (UTC +9) |
||
| Interneteko domeinua | .kr | ||
| Telefono aurrezenbakia | +82 |
||
Hego Korea(Hangeul:대한민국, Hanja:大韓民國) Asia ekaildeko estatua da, Koreako penintsularen hegoaldean kokatua. Itsaso Horiaren beste aldean Txina dago eta Koreako itsasartea igarota, Japonia. Iparraldean Ipar Korea du, harekin 1945a arte Korea herrialde batu bakarra osatu zuen.
Hiriburua Seul da.
Eduki-taula |
Geografia [aldatu]
Estatu honek Koreako penintsularen hegoaldea okupatzen du eta 99.617 km² ditu. Lurralde gehiena menditsua da eta nekazaritzarako egokiak diren eremuak urriak dira.
Errepublika honetan, penintsulari dagokionez lau eskualde geografiko bereiz daitezke:
- ekialdekoa, non mendilerro handiak eta kostalde estua dauden.
- mendebaldekoa; bertan kostaldeak zabalagoak dira eta mendilerroak, ordea, baxuagoak.
- hego-mendebaldean mendiak eta ibarrak daude.
- hego-ekialdea gehienbat Nakdong ibaiaren arroak osatzen du.
Horiez gain hiru bat mila uharte daude; gehienak txikiak eta biztanlerik gabeak dira eta ekialdeko zein hegoaldeko kostaldeetatik hurbil daude. Aldiz, Jeju, uharterik handiena, 100 km hegoalderantz dago eta 1.845 km² ditu; bertan dago Hallasan (1.950 m), sumendi izandakoa eta estatuko mendirik garaiena.
Taebaek mendiak penintsulako mendilerro nagusia da, ekialdeko kostaldearekiko paraleloa da eta eta bere mendirik altuena Seoraksan (Seorak mendia, 1.708 m) da; berarengandik hego-ekialderantz Sobaek eta beste mendikate batzuk ateratzen dira.
Ibaiak ez dira oso luzeak eta desnibel handiak daude beren arroetan; hala ere mendebaldean batzuetatik itsasontziz ibil daiteke. Inportanteenak Han, Pukhan eta Nakdong dira[1].
Historia [aldatu]
- Atal hau, Hego Koreako historia azaltzen du, hau da, 1948tik aurrera. Lehenagokoa Korea artikuluan agertzen da.
1948ko abuztuaren 15an Hegoaldeko errepublika osatu zen, AEBetako militarren laguntzaz. Syngman Rhee lehendakaria hautatu zuten. 14 urteetan zehar berak gobernatu zuen, Konstituzioa eta legeak eraldatuz. Oposizioaz amaitu zuen errepresioaren bidez. AEBk beren laguntza osoa eman zion, nekazaritza erreforman batez ere. Laguntza hau eman zioten, batez ere Txinako egoera zela eta: han Mao Tse Tungen garaipena eman zen, batez ere lurrak nekazarien artean banatzeko hitz ematea zela eta. Hego Koreako nekazaritza erreforman, lurjabeek kalte ordainak jaso zituzten. Lurjabeen klaseko jende pilo batek hirietara emigratu zuen.
1960an, herriak Rhee kaleratu zuen. Lehendakari berriak ustelkeriaren kontra borrokatu eta garapen ekonomikoa bultzatu nahi zuen. Baina herriaren nahi guztiak militarrek zapuztu zituzten, kolpe militar baten bidez. Diktadura iritsi zen.
Diktadurak komunismoaren eta ustelkeriaren aurka borrokatu zuen. Komunismoaren aurkako lanak amaitu zituztenean, hauteskunde demokratikoak egin ziren, baina militarrek berriro estatu kolpe bat eman zuten, protestak zirela eta. Diktadurak ekonomiaren plangintza zentralizatua ezarri zuen, Hego Korea herri esportatzailea bilakatuz. Langileriaren eskubideak ukatu ziren (greba eskubidea …). Nekazariak, bitartean, nekazaritza produktuen prezio baxuengatik txirotzen ziren heinean, industrial guneetara zihoazten, langileria soldata baxuak, lan ordutegi amaiezinak, munduko lan baldintza okerrenak … jasaten.
1979an Park hil zuten eta hurrengo hauteskundeak Roh Tao-Wook (seigarren errepublika) irabazi zituen. Hego Korearen buru egon zen urteetan, Olinpiar Jokoak antolatu zituzten (Seul 1988) eta Hego Korea Nazio Batuen Erakundean (NBE) onartu zuten.
1991n George Bushek indar nuklearra kendu zuen herrialdetik, Ipar Koreak gauza berbera egiteko eta azken honek nazioarteko begiraleak sartzen utzi zuen. Urte berean, Ipar eta Hego Koreen arteko berradiskitze akordio bat sinatu zuten. Hortik aurrera, ustelkeria istilu ugari egon ziren.
1993an Kim Youn Sam izendatu zuten presidente, eta ordutik Hego Korearen politika erreformak ustelkeriarekin bukatzea izan dute helburu. Diktadurako lehendakari ohiak 1996an epaitzen hasi ziren. Egoera horretan krisia iritsi zen. Daewooren porrota 1999an eman zen. Estatuak laguntza funtsak eman zizkion, baina enpresaren presidentea diru horrekin alde egin zuen.
Ipar Korearekin hurbilketak hasi ziren eta bi lehendakarien arteko biltzarrak antolatu ziren. Batasunaren arazoa planteatu zen.
Esan beharra dago Hego Korearen garapenean Estatu Batuen laguntza ezinbestekoa izan dela, laguntza haren interesen atzean interes politikoak zeuden, AEB-k emandako laguntzarekin, komunismoaren hazkundea gelditzea lortu zutelako. Iparraldeko ideia komunistak hegoaldean ez garatzea lortu zutelako.
Banaketa administratiboa [aldatu]
Hego Koreako banaketa nagusiak probintziak dira, baina badira ere bereziak direnak: metropolitar hiriak (anonomia hiriak) eta hiri berezi bat (hiriburua).
| Izenaa | hangul | hanja | biztanleria | ||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hiri berezia (Teukbyeolsi)a | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 1 | Seul | 서울특별시 | 서울特別市 | 10,421,782 | |||||||||||||||||||||||||||
| Metropolitar hiriak (Gwangyeoksi)a | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 2 | Busan | 부산광역시 | 釜山廣域市 | 3,635,389 | |||||||||||||||||||||||||||
| 3 | Daegu | 대구광역시 | 大邱廣域市 | 2,512,604 | |||||||||||||||||||||||||||
| 4 | Incheon | 인천광역시 | 仁川廣域市 | 2,628,000 | |||||||||||||||||||||||||||
| 5 | Gwangju | 광주광역시 | 光州廣域市 | 1,415,953 | |||||||||||||||||||||||||||
| 6 | Daejeon | 대전광역시 | 大田廣域市 | 1,442,857 | |||||||||||||||||||||||||||
| 7 | Ulsan | 울산광역시 | 蔚山廣域市 | 1,087,958 | |||||||||||||||||||||||||||
| Provinces (Do)a | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 8 | Gyeonggi-do | 경기도 | 京畿道 | 10,415,399 | |||||||||||||||||||||||||||
| 9 | Gangwon-do | 강원도 | 江原道 | 1,592,000 | |||||||||||||||||||||||||||
| 10 | Chungcheongbuk-do (Ipar Chungcheong) | 충청북도 | 忠淸北道 | 1,462,621 | |||||||||||||||||||||||||||
| 11 | Chungcheongnam-do (Hego Chungcheong) | 충청남도 | 忠淸南道 | 1,840,410 | |||||||||||||||||||||||||||
| 12 | Jeollabuk-do (Ipar Jeolla) | 전라북도 | 全羅北道 | 1,890,669 | |||||||||||||||||||||||||||
| 13 | Jeollanam-do (Hego Jeolla) | 전라남도 | 全羅南道 | 1,994,287 | |||||||||||||||||||||||||||
| 14 | Gyeongsangbuk-do (Ipar Gyeongsang) | 경상북도 | 慶尙北道 | 2,775,890 | |||||||||||||||||||||||||||
| 15 | Gyeongsangnam-do (Hego Gyeongsang) | 경상남도 | 慶尙南道 | 2,970,929 | |||||||||||||||||||||||||||
| Autonomia probintzia berezia (Teukbyeoljachi-do)a | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 16 | Jeju-teukbyeoljachido (Jeju-do) | 제주특별자치도 | 濟州特別自治道 | 560,000 | |||||||||||||||||||||||||||
aKoreeraren erromanizazio berrikusia.
Ekonomia [aldatu]
Hego Korearen adibidea, aproposa da garapen ekonomikoa bultzatzeko, hitz batean, Estatua nola parte har dezakeen ulertu ahal izateko. Hirugarren Munduko beste hainbat herrialdeetan bezala, Hego Koreako gobernua iharduera industrialen baliabide esleipenean zuzenean baina selektiboki esku hartu egin du. Bestelako neurriak ere hartu ditu aipatu politikak sendotzeko asmoz, hala nola, zergak eta subentzioak, enpresa publikoen eraketa, lizentzia sistemak eta kredituak besteak beste. Horrela bada, neurriok erabat erradikala zen garapen estrategia baten testuinguruan ezarri ziren: Esportazioak Ordezkatzeko Industrializazio eredua (EOI). Honen ondorioz, Hego Korea ezohizko garapen azkar bat ezagutu du eta era berean, Gobernuaren industri politika selektiboak, Hego Koreak, hainbat industri sektoretan nazioarteko lehiakortasuna azkar asko lortzea nabarmenki ahalbidetu egin du.
Hainbat adituen aburuz, Hego Koreak lorturiko nazioarteko lehiakortasuna zalantzazkoa da eta anitz eztabaidatua izan da, hauen ustetan batetik historikoki informazio gabezi handia egon delako eta bestetik eskusartze selektiboaren irabaziak kostuak konpentsatu dituztelako. Hau dela medio, gure lanean adierazitako ideiak ez dituzte industri politika selektiboak ezinbestean arrakastatsuak izan behar direnik iradokitako ez nazioarteko lehiakortasuna indartzen duten kasuetan ezta ongizatea handitzen duten kasuetan ere.
Erreferentziak [aldatu]
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
| Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
|
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
|
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanbodia • Laos • Malaysia • Myanmar • Singapur • Thailandia • Vietnam |
||
|
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |
||