Kasta
Kasta da gizarte batean klase berezi bat osatzen duten pertsonen taldea, gainerako klaseen gainetik dagoelako edo, alderantziz, beste klaseak baino maila apalagoa duelako, beste klaseekin nahasten ez dena. Kasten sistemak desagertu edo ahuldu egin dira hainbat herrialdetan, baina badira irauten dutenak ere, hala nola Indiakoa, nahiz eta sistema hori apurtzeko joerak gero eta indar handiagoa duen.
Eduki-taula |
Indiako kastak[aldatu]
Lau kasta handi daude Indian, maila gorenetik apalenera sailkatuak:
- apaizen kasta (brahman)
- gudarien kasta (shatriya)
- merkatarien eta nekazarien kasta (vasiya)
- langileena (sudra).
- Pariak edo ukiezinak azken mailan daude, goiko kasten sistematik at.
Kastak munduan[aldatu]
Dena dela, munduan zehar, herrialde askotan zabaldu dira horrelako ierarkiak. Hauek izan daitezke ezagunenak:
Orokorrean desagertzeko prozesuan daude baina oraindik orain fenomeno horren eragina nabarmena izan daiteke.
Herri baztertuak[aldatu]
Askotan, kasta kontzeptua ez da erabili ierarkia hori definitzeko eta horren ordez talde marginatuak ikus daitezke. Euskal Herriko kasuan agoten eta ijitoen kasuak ditugu. Espainian maragatoak, kaloak, vakeiroak... Frantzian Cagotak... Aipatutako herriei herri madarikatuak bezala ezagutu zaie.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.