Beurko-Bagatza (barrutia)

Wikipedia(e)tik
(Bagatzatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Beurko-Bagatza Barakaldoko (Bizkaia) laugarren (4.) barrutia da. Barrutiak 9.736 biztanle eta 0,384 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Barakaldoko udalak emaniko datuen arabera). Udalerriaren iparraldean kokatua dago, Galindo ibaiarekin muga egiten duelarik.

Beurko Berriko eraikuntzak 2005en

[aldatu] Auzoak

Bagatzako barrutia hiru auzok osatzen dute: Santa Teresa, Beurko eta Bagatza. Beurkoko auzoan Barakaldon egondako berritze prozesurik aipagarrienetako bat burutu da. Beurko Zaharra izeneko etxebizitza taldea 1950eko hamarkadan eraiki zen, halamoduzko materialak erabilita. Urteak aurrera egin ahala, eraikinetako askok aluminosia izan zuten horregatik. 1980ko hamarkadatik aurrera bizilagunen protestak areagotu egin ziren, eta udalari irtenbide bat eskatu zioten.

Urte luzeen ondoren, proiektu bat aukeratu zen auzoa berritzeko. Proiektuaren arabera, auzunea osatzen zuten 700 etxebizitzak eraitsi, eta berriak eraikiko ziren. Horrez gain, operazioa errentagarria egiteko, beste 540 etxe eraikiko ziren, guztira 1.240 etxebizitza zenbatuz. Lehen lanak 2002. urtean hasi ziren eta ondorengo urteetan lehen blokeak botatzen hasi ziren. Obrek iraun bitartean, bertako bizilagunak Barakaldoko beste guneetan bizi izan ziren alokairuko etxeetan.

Bagatza Metro geltokiko atea, Santa Teresa Plazan

Proiektua lehen fasea 2005. urtean burutu zen eta lehen etxebizitzak eman zitzaizkien jabeei. Ondoren geratzen ziren blokeak bota eta bigarren fasea hasi zen. Fase hau 2007. urtearen amaierarako buruturik egotea aurreikusten da.

[aldatu] Zerbitzuak

  • Bertan kokatuta dago San Eloy Ospitalea, jatorrian Sanatorio Quirúrgico Altos Hornos de Vizcaya zena.

[aldatu] Kanpo loturak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak