Bilboko metroa
| Mota | Enpresa publikoa |
|---|---|
| Sektorea | Trenen ustiaketa |
| Sorrera | 1993 |
| Sortzailea | Bizkaiko Garraio Partzuergoa |
| Egoitza | Nafarroa Kalea, Bilbo |
| Presidentea | María Dolores (Loly) de Juan de Miguel |
| Merkatuak | Bilboaldea |
| http://www.metrobilbao.net | |
Bilboko Metro Sarea Bilbo hiriko eta bere ingurune metropolitarreko lur azpiko garraiobidea edo metroa da. Ingurune metropolitarra Nerbioiko itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute, alegia, Bilboaldea eta Uribe Kosta eskualdeak, eta milioi bat biztanle inguru batzen ditu. Geltokiak Norman Foster arkitekto ingelesak diseinatu zituen.
Metroa 1995ean hasi zen abian. Gaur egun 43,31 kilomentroko luzera eta 75 sarbide ditu 41 geltokitan banatuta, zeintzuetatik 24 lur azpikoak diren. Sareak bi linea ditu, Y itxurako ibilbidearekin. L1 (Etxebarri-Plentzia) eta L2 (Basauri-Santurtzi) lineak itsasadarraren bi ertzetatik doaz, eta tarte amankomun batean batzen dira, hots, San Inazioko geltokian, Bilbon. Geltoki horretatik Etxebarriko geltokia arte, bi lineak batera doaz. Etxebarritik Basaurirainoko tartea, aldiz, L2 lineak egiten du. Bestalde, L2 linearen mendebaldean anezka trena dago Santurtzi eta Mamariga artean.
2010. urtean metroak zehazki 88.561.281 bidaiari jaso zituen. Horrek suposatzen du Bilboko metroa Espainia osoko metro sareen artean hirugarrena dela, Madril eta Bartzelonako metro sareen atzetik bidaiari gehien garraiatzen.
Etorkizunean L3 linea ere sarearen parte izango da, 2012. urtean martxan jartzea espero baita. Bestalde, 2008ko urtarrilaren 25ean Eusko Jaurlaritzak lehen aldiz azaleratu zituen L4 eta L5 lineen aurreibilbideak.
Eduki-taula |
[aldatu] Egungo Metro sarea
[aldatu] Lineak
| Linea | Nondik norakoak | Luzera | Martxan dauden geltoki kopurua | Geltoki kopuru totala | Kudeatzailea |
|---|---|---|---|---|---|
|
|
Etxebarri - Plentzia | 33,3 km | 28 | 29 | Metro Bilbao S.A. |
|
|
Basauri - Santurtzi | 22,3 km | 24 | 25 | Metro Bilbao S.A. |
|
|
Santurtzi - Mamariga | 400 m | 2 | 2 | Metro Bilbao S.A. |
| Guztira | 43,31 km(*) | 41(*) | 45(*) | ||
(*) San Inazio eta Etxebarriko geltokien arteko tartea amankomuna da L1 eta L2 lineentzako. Tarteak 10,39 kilometro eta 12 geltoki hartzen ditu.
[aldatu] Sarearen planoa
[aldatu] Lotuneak
- Abando
- Aldirikoak:
,
eta 
- Renfe: Linea luzeak
- EuskoTran:
- Feve: B-1 (Bilbao-Concordia / Balmaseda), R-3 (Bilbao-Concordia / Santander), R-3b (Bilbao-Concordia / Karrantza) y T-1 (Transcantábrico Linea)
- Aldirikoak:
- San Mames
- Aldirikoak:
eta 
- EuskoTran:
- Termibus
- Aldirikoak:
[aldatu] Historia
[aldatu] 1920ko hamarkadako proposamena
Bilbon metro bat egiteko asmoa aspaldikoa da. Izan ere 1920ko hamarkadan, udalak proiektu bat prestatu zuen, gaur egungo, Abando eta San Frantziskoko auzoetan, metro zerbitzu bat ezartzeko. Proposamenaren arabera, Bilboko auzo nagusienak elkartuko zituen lurpeko trenbide linea biribil bat eraikiko zen. Garai hartan, Bilboren erdigunea oraindik ere Zazpi Kaleak ziren. Abandon zabalgune proiektuarekin hasiak ziren arren, hiriko alderdi hori garatu gabe zegoen. Dena den, Bide Nagusian zehar hainbat geltoki eraikiko ziren, etorkizuneko eskariari aurre egiteko asmoarekin.
Ondoren gaur egungo Ametzola eta Errekaldeberriko auzoak igarota San Frantzisko zeharkatu ondoren Zazpi Kaleetara itzuliko zen metro linea hura. Garai hartako hainbat azpiegitura proiekturen modura, bertan behera geratu zen gerra zibilak eta diru ezak eraginda.
[aldatu] Y formako metro sarea
1971an Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Bilboko Merkataritza Ganbarak, batzorde bat osatu zuten, Bilboaldeak zeuzkan garraio beharrizanei erantzun bat emateko. Urte batzuk geroago, 1976. urtean, Bizkaiko Garraio Partzuergoa eratu zen.
Urte geroago, Bilboko hiri trenaren sarea eraikitzeko planaren lehenengo bertsio bat onartu zen. Dena dela, plan honek alegazio ugari jaso zituen. Administrazio ezberdinen arteko desadostasunek proiektua blokeatu zuten. 1983. urtean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraioen Sailak, eskualdeko garraioa aztertu zuen, eta urte amaieran txosten bat plazaratu zuen.
Metroa nola eraiki pentsatu beharra zegoen, eta ingeniari eta adituek hainbat proposamen jarri zituzten mahai gainean. Batetik, gaur egun ezagutzen den bi lineako Y egitasmoa. Bi linea horiek tarte amankomun bat zuten San Ignazio eta Basauri bitartean eta ondoren Bilboko itsasadarreko bi aldeetara banatzen dira. Beste proposamen baten arabera, lineetako bat Leioan amaitzen zen, eta itsasadarreko ezkerraldeko linearen Portugaleteko geltokitik hasita Getxo eta eskuinaldeko herrietara luzatuko zen linea bat eraikiko litzateke.
1985. urtean, Hasierako Eraikuntza Plana aldatu eta dokumentu berri bat idatzi zen. 1987an, Eusko Jaurlaritzak metroa eraiki eta finantziatzeko plana onartu zuen. Eta aipaturiko lehen proposamena aukeratu zen.
[aldatu] Obrak
Obrak ofizialki 1988. urtean hasi ziren, Erandioko trenbidearen lurperatze lanekin batera. Horrekin batera, metroaren diseinu arkitektonikorako lehiaketa internazional bat antolatu zen. Lehiaketa, Norman Foster arkitekto britainiarrak irabazi zuen. Urte bat geroago, Bilboko zabalguneko metroaren tartearen obrak hasi ziren. Hiriaren erdigunean Moiua plaza erabat hankaz gora egon zen lanak iraun bitartean. Deustu eta San Ignazioko auzoetan, Lehendakari Agirre Etorbidea eta Iruña kaleko zulaketei hasiera eman zitzaien. Azken auzo honetan obrek arrakala eta kalte txikiak eragin zituzten inguruko etxeetan.
Metroak San Inazio eta Plentzia arteko ibilbidea EuskoTrenek eginiko berbera izanik, ez zegoen Bilbo erdigunean bezain beste lanik egiteko beharrik. Erandio, Areeta eta Algortan trenbidea lurperatu egin zen. Hasierako plangintzak Barakaldoko Gurutzeta auzotik Barakaldo erdigunera geltokirik egongo ez zela aurrikusten bazuen ere, Bilbao Exhibition Centre azpiegituraren eraikitzeak, ondoan geltoki bat eraikitzeko beharra sortu zuen, Ansioko geltokia alegia.
[aldatu] Inaugurazioa eta osteko zabalkundeak
Metroa 1995eko azaroaren 11n inauguratu zuten, goizeko 11:11etan. Bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria, Josu Ortuondo Bilboko alkatea eta Josu Sagastagoitia Metro Bilbaoren gerentea, egon zirelarik besteak beste.
Metroa zabaldu ostean obrak ez ziren gelditu. Izan ere, bai lehen linea zein bigarren linea zabaltzeko egitasmoak daude. 1996. urteko ekainaren 24ean Gobelako geltokia zabaldu zen. Urte bereko azaroaren 1ean, Alde Zaharreko geltokiko San Nikolas eliza ondoko geltokia. Horrez gain, EuskoTrenen Txorierriko trenbidearen lotunea sortu zen geltoki biak elkarrekin egonik.
Hurrengo urtean, martxoaren 21ean, metroaren bigarren linea eraikitzeko lanei ekin zitzaien, Ansion. Urte bereko uztailaren 5ean, Santutxu, Basarrate eta Boluetako geltokiak zabaldu ziren. Boluetako geltokian, bi garraio moten arteko lehen aldagailua inauguratu zen, Bilboko metroa eta EuskoTrenen artekoa alegia. 1999. urtean, San Mameseko geltokian, antzeko egitasmo bat egin zen Bilboko metroa eta Renferen aldiri zerbitzuen artean.
2001. urteko ekainaren 27an, Sestaorako metroaren zabalketa lanak hasi ziren. Hurrengo urteko apirilaren 13an, metroaren bigarren linea inauguratu zuten, Gurutzeta eta Urbinagako geltokien artean. 2003ko Martxoaren 6an metroa eraikitzeko lanak hasi ziren Portugaleten. 2005. urteko urtarrilaren 8an Sestao eta Etxebarriko geltokiak inauguratu zituzten.
2007ko urtarrilaren 20ean, Portugaletera ailegatu zen metroa, Abatxolo eta Portugalete erdiguneko geltokiak zabaldu zirelarik. 2009ko uztailean, metroa Santurtziko udalerrira ailegatuko zen.
2011ko otsailaren 28an, Basauriko Ariz auzora ailegatu ziren lehen eta bigarren lineak. Hilabete batzuk beranduago, azaroaren 11n Basauriko geltokia zabaldu zen.
[aldatu] Etorkizunari begira
2012an Maidaganen trenbidea lurperatzearekin batera Getxo eta Berangoko udalerrien artean, Ibarbengoako geltokia. Geltoki hau Getxoko Andra Mariko auzoan eraiki beharreko 8.000 etxebizitzetako bizilagun berrien garraio beharra betetzeko jarriko da martxan. Geltoki honen eraikitzearekin batera, Maidaganen eta Urdulizen metroa lurperatuko da. Eta azkenik 2014an Santurtziko Kabiezes auzora luzatuko da bigarren linea.
Oraindik Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak aztertzen diharduten proiektuan, Galdakaoko udalerrian amaituko da metroaren ibilbidea. Azken aurreikuspenen arabera dena den, metroaren etorrera 2016. urtera berandutu liteke. Antza, Basauriko azken geltokitik Galdakaora luzatzeak dakartzan zailtasun teknikoa dela eta, Etxebarriko geltokian hasiko litzateke Galdakaorainoko tartea. Guztira bi geltoki egongo lirateke, bata Galdakao kanpoaldean, eta bestea herriaren erdigunean.
Horrez gain, Bilboko ekialdeko auzoak (Uribarri, Zurbaran, Txurdinaga eta Otxarkoaga) lotuko dituen L3a eraikitzeko proiektu bat aurkeztu zen 2005. urtean. Horrela Errekaldeberri eta Otxarkoagako auzoak elkartuko zituen hirugarren linearen proiektua bertan behera geratu zen eta Errekaldeberrin EuskoTranen tranbia jarriko zela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak.
2007ko martxoan bi urte lehenago aurkezturiko hirugarren lineari aldaketa batzuk gehitu zitzaizkion. Batetik, ibilbidea aldatu egin zen, geltokiei kokapen hobea bilatzeko. Matikoko geltokia batu zitzaion proiektuari. Eusko Jaurlaritzaren asmoa, Matikotik Bilboko aireportura trenbidea luzatzea da.
[aldatu] Etorkizuna
| Linea | Nondik norakoak | Egoera | Luzera | Geltoki kopuru totala | Kudeatzailea |
|---|---|---|---|---|---|
|
|
Etxebarri - Plentzia | Martxan | 33,3 km | 29 | Metro Bilbao S.A. |
|
|
Basauri - Kabiezes | Martxan | 22,3 km | 25 | Metro Bilbao S.A. |
|
|
Santurtzi - Mamariga | Martxan | 500 m | 2 | Metro Bilbao S.A. |
|
|
Sarratu - Matiko | Eraikitzen | 12,376 km | 10 | Metro Bilbao S.A. |
|
|
Matiko - Rekalde | Informazio Azterlana lizitazioan | 6 km | 7 | Metro Bilbao S.A. |
|
|
Etxebarri - Hospital de Galdakao | Eraikitze Azterlana idazten | 8,8 km | 6 | Metro Bilbao S.A. |
| Guztira | 68,286 km(*) | 62(*) | |||
(*) Geltoki eta kilometro amankomunak ez dira birritan kontatzen; San Inazioko eta Arizko geltokien arteko tartea amankomuna da L1 eta L2 Lineentzako, eta 10,39 kilometro eta 13 geltoki amankomun ditu. Casco Viejo, Moyua, Etxebarri, Ariz eta Matiko geltokiak linea ezberdinei dagozkien geltokiak izango dira.
[aldatu] Luzapenak
2012. urtean Ibarbengoako geltokia jarriko da martxan, Bidezabaleko eta Berangoko geltokien artean, Getxoko Andra Mari auzoan.
Urte berean Maidaganeko eta Urdulizeko maila bereko pasaguneen lurperatzea bukatuko da.
2012. urtean Kabiezeseko geltokia jarriko da martxan, Santurtziko Kabiezes auzoan. Geltoki berriak emango dio bukaera L2 Lineari.
Basauriko Udalak eskatu du Sarratu auzoan beste geltoki bat eraiki dezaten, trenbide linea ezberdinen aldageltoki gisa. Proposamena aztertzen ari da, EuskoTrenen ,
eta
Lineak, Feveren trenbidea eta
Lineak batzeko asmoz.
2013. urtean L3 Linea jarriko da martxan, 5,886 kilometroko luzerarekin eta zazpi geltokirekin. Linea berriak 71.000 pertsonari emango dio zerbitzua, eta geltokiak San Antonio Etxebarri, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Casco Viejo, Uribarri eta Matiko izango dira.
Gerora, L3 Linea Bilboko Aireportura helduko da, Artxanda mendiaren azpitik eraikitzen ari den 1,875 kilometroko tunel berri batetik, zeinak, gainera, EuskoTrenen Txorierriko lineari zerbitzua emango dion.
Proiektatzen ari den L4 Lineak Moyuako geltokia eta Errekaldeko geltokia lotuko ditu hasiera batean, Zabalburutik eta Iralatik pasatzen. Gero, Moyuatik Euskadi Plazara, Deustuko Unibertsitatera eta Matikoko geltokira heltzea espero da.
L5 Lineak Etxebarriko geltokia eta Usansoloko geltokia lotuko ditu, Galdakaoko auzoetatik pasaz. Egun, Informazio Azterlana idazten ari dira eta proiektatu diren geltokiak hurrengoak dira: Aperribai, Bengoetxe, Galdakao, Galdakaoko Ospitalea eta Usansolo, non EuskoTrenen 1 eta 3 Lineekin lotunea izango den.
[aldatu] Lineak eta geltokiak
[aldatu] 
[aldatu] 
[aldatu]
(Eraikitzen)
[aldatu]
(Proiektuan)
[aldatu]
(Proiektuan)
Bilboko metroa 2 lineaz osatzen da.
Linea, Basauri / Plentzia, 33,3 kilometroko luzera du eta laranjaz identifikatzen da.
Linea, Basauri / Kabiezes, 22,3 kilometroko luzeera du eta beltzez identifikatzen da. Bi lineek zati bat dute amankomunean: San Inazio eta Basauriko geltokien artekoa hain zuzen. Etorkizunean
Linea, Matiko / San Antonio Etxebarri ere izango du, EuskoTrenek kudeatuta. Gainera, 2008ko urtarrileko 25ean
Linea, Moyua / Rekalde eta
Lineen Etxebarri / Hospital de Galdakao aurreibilbideak aurkeztu ziren.
Alboko taulan, letra lodiz dauden geltokiak bi lineek elkarbanatutakoak dira. Letra etzanez daudenak momentu honetan eraikitzen ari dira.
[aldatu] 1995etik aurrera zabaldutako geltoki berriak
- 1996. urtean: Gobela (
) - 1997. urtean: Santutxu, Basarrate eta Bolueta (

) - 2002. urtean: Gurutzeta, Ansio, Barakaldo, Bagatza eta Urbinaga (
) - 2005. urtean: Sestao (
) eta Etxebarri (
) - 2007. urtean: Abatxolo eta Portugalete (
) - 2009. urtean: Peñota eta Santurtzi (
) - 2010. urtean: Mamariga
- 2011. urtean: Ariz (
) eta Basauri (
)
Zabalduko diren geltoki berriak:
- 2012. urtean: Ibarbengoa-Getxo (
), Kabiezes (
) - 2013. urtean: Etxebarri-Norte, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Uribarri eta Matiko (
)
[aldatu] Prezioak eta guneak
Metro sarea hiru gunetan banaturik dago:
- A Gunea, Bilboko geltokiak (Bolueta / San Inazio tartea).
- B Gunea
- B.0 Gunea, Goi Nerbioiko geltokiak (L1 eta L2) (Etxebarri eta Basauri tartea).
- B.1 Gunea, Eskuinaldeko geltokiak (L1) (Lutxana / Berango tartea).
- B.2 Gunea, Ezkerraldeko geltokiak (L2) Gurutzeta/Cruces / Portugalete tartea.
- C Gunea, (L1) (Larrabasterratik Plentziaraino).
Metroak ezarritako sistemaren arabera, bidaia-txartela metrora sartzean zein irtetean sartu beharra dago makinetan.
[aldatu] Karnetak
Metro Bilbaok 3 karnet berezi eskaintzen ditu, pertsonal eta transferigabeak direnak, eta 5 urtetako balio epearekin. Karnetek zenbait deskontuez onuratu dezake bidaiaria. Karnetak Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eska daitezke (Ansio, Casco Viejo edota San Inazioko geltokietan, eta Ibaigane kalean 17. zenbakian, Areetako geltokiaren ondoan). Karnet bakoitzak 3€ko prezioa du.
- Kide Karneta: Hilekoa eta Super 50 txartelekin erabiltzekoa.
- Karnet Gaztea: Gazte txartelarekin erabiltzekoa.
- Plus Karneta: Gizatrans txartelarekin erabiltzekoa.
[aldatu] Txartelak eta prezioak
Txartelen prezioak 2008 urterakoak dira:
- Joanaldia: Tarifak: Gune 1: 1,40€; 2 Gune: 1,50€; 3 Gune: 1,60€
- Joan-etorria: Transferigarria. Tarifak: Gune 1: 2,80€; 2 Gune: 3 €; 3 Gune: 3,20€
- Creditrans: Transferigarria, eta behin baino gehiagotan erabiltzekoa bidaia bakoitzean. Tarifak (Metroan bidaia bakarreko): Gune 1: 0,69€; 2 Gune: 0,83€; 3 Gune: 0,93€
- Eguneko bidaitxartela: Transferigarria, egun batean nahi den beste bidaiatzeko. Tarifa: 4€ (edozein gune(eta)rako)
- Hilekoa: Pertsonal eta transferigabea, 30 egunetan nahi den beste bidaiatzeko. Txartel hau eskuratzeko beharrezkoa da Karnet bat izatea (edozein karnet balio du). Tarifak: Gune 1: 29,40€; 2 Gune: 35 €; 3 Gune: 40,70€
- Gazte Txartela: Pertsonal eta transferigabea, urte batean nahi den beste bidaiatzeko. Txartel hau eskuratzeko Karnet Gaztea eta 26 urte baino gutxiago izatea beharrezkoa da. Txartela Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eska daiteke. Tarifak: Gune 1: 188€; 2 Gune: 221€; 3 Gune: 255€
- Gizatrans: Pertsonal eta transferigabea. Bilboko metroan eta Bilbobusen erabiltzeko. Txartel hau eskuratzeko Plus Karneta, 65 urte baino gehiago izatea edota %65 edo gehiagoko minuzbalio edo baliogabetasun izatea beharrezkoa da. Txartela Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko ofizinetan (San Mames geltokian) eska daiteke. Gizatrans txartelaren kostua: 3€. Tarifa (Bilboko metroan edota Bilbobusen bidaiako): 0,27€ (edozein gune(eta)rako).
- EuskoTrenekin baterakoa: Txartel hau EuskoTreneko geltokietan eskura daiteke (Bolueta eta Zazpi Kaleetako geltokietan).
- Renferekin baterakoa (Uria): Transferigarria, 10 bidaia egiteko. Uria txartela hurrengo geltokietan erabiltzekoa da: Bilboko metroko A Gunean eta Bilboko Renfe Aldirikoen Bilbao-Abando, Zabalburu, Ametzola, Autonomía, San Mamés, Zorrotza, La Peña eta Olabeagako geltokietan. Burdinbideen arteko aldaketa egiteko gehienezko denbora 20 minutukoa da. Eskuratzeko tokiak: Abando eta San Mamés geltokiak. Tarifa: 9,65€
- Super 50: Pertsonal eta transferigabea, 30 egunetan 50 bidaia egiteko. Txartel hau eskuratzeko beharrezkoa da Karnet bat izatea (edozein karnet balio du). Tarifak: Gune 1 : 24,50€; 2 Gune: 29€; 3 Gune: 32,50€
- Familia ugariak: Pertsonal eta transferigabea, bidaia bakarra egiteko. Familia Ugari Orokorra (FNG) eta Familia Ugari Berezietarako (FNE). Txartela eskuratzeko Familia ugariko karneta izatea beharrezkoa da. Txartela Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eskura daiteke. Tarifak: Gune 1: (FNG): 0,90€ (FNE): 0,60€; 2 Gune: (FNG): 1,05€ (FNE): 0,65€; 3 Gune: (FNG): 1,10€ (FNE): 0,70€
- Talde txartela: Egun jakin batean bidaia bakarra edo joan-etorria egiteko. 20 edo pertsona gehiagoko taldetan bidaiatzeko. Txartela telefonoz eskura daiteke. Kostua: Creditransen tarifen parekoa, pertsona zenbakiaren arabera.
[aldatu] Ordutegia
| Bidaiariak | ||
|---|---|---|
| Urtea | Bidaiariak | |
|
|
||
| 1996 | 31.660.121 | |
| 1997 | 41.493.501 | |
| 1998 | 49.102.360 | |
| 1999 | 50.866.407 | |
| 2000 | 54.173.349 | |
| 2001 | 55.894.768 | |
| 2002 | 66.705.570 | |
| 2003 | 72.609.409 | |
| 2004 | 73.088.978 | |
| 2005 | 77.801.841 | |
| 2006 | 79.780.094 | |
| 2007 | 85.864.456 | |
| 2008 | 86.333.743 | |
| 2009 | 87.043.712 | |
| 2010 | 88.561.281 | |
Trenak goizeko 6etatik gaueko 11ak arte ibiltzen dira igandetik ostegunera. Ostiraletan zerbitzua gauerdiko ordu biak arte luzatzen da, eta larunbat gauetan trenak gau osoan aritzen dira. Gauez trenak 15-30 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira, gunearen arabera.
A gunean trenak 2,5 eta 5 minutuko maiztasunarekin ibiltzen dira, eguneko ordua eta asteko egunaren arabera. B gunean, lehen eta bigarren lineatan, 5 minuturo ibiltzen dira trenak astean zehar, eta 10 minuturo beste egunetan. C gunean 20 minuturo ibiltzen dira trenak astegun eta jaiegunetan.
[aldatu] Bidaiariak
2007 urtean ia 86 milioi lagun bidaiatu zuten Bilboko Metroan. Metroaren erabilpena urtero haziz joan da, 1995ean inauguratu zenetik.
Bereziki aipagarriak dira 1997 eta 2002 urteetako igoerak. Urte haietan Santutxu eta Basarrateko geltokiak eta Gurutzeta/Cruces eta Urbinaga bitarteko tarteak zabaldu ziren.
2006an bidaiari handitzearen arrazoietako bat Basauriko udalak Etxebarriko Metro geltokira arte jarritako doako autobus zerbitzua da. Bost minutuko maiztasunarekin autobus batek Basauriko udalerriaren erdigunea Bilboko metroaren Etxebarriko geltokiarekin lotzen du.
[aldatu] Geltokirik erabilienak 2010ean
- Moyua: 6.465.464 bidaiari
- Abando: 6.441.791 bidaiari
- Casco Viejo: 6.338.656 bidaiari
- Indautxu: 6.284.057 bidaiari
- San Mamés: 5.821.457 bidaiari
| Bidaiari gehien egun batean | 2009ko abenduaren 21a | 381.611 |
| Bidaiari gehien hilabete batean | 2011ko martxoa | 8.683.312 |
| Bidaiari gehien urte batean | 2010 | 88.561.281 |
| Geltokirik erabiliena | Moyua | 6.465.464 |
[aldatu] Ezaugarri teknikoak
1986an, Bilbo-Plentzia trenbidea EuskoTrenek kudeatzen zuenean, 200 serie-ko trenak eskuratu ziren, etorkizunean Bilboko metroan aritzeko. Hala ere, tren hauek zaharkiturik zeuden 1995erako eta tren berriak eskuratzea erabaki zen (200 seriea gaur egun Bilbo-Donostia eta Bilbo-Bermeo lineatan ari dira), CAF eta ABB enpresek eraikitako trenak hain zuzen. Zehazki, 500 eta 550 saileko trenak. Tren bakoitza lau kotxez osatuta dago (2009an bostgarren bat gehitzen hasiko da), denak motoreak. Motore bat dago ardatz bakoitzeko, denera 16 motore. Motore bakoitzaren potenzia 180 kW da, beraz guztira unitate bakoitzean 2.880 kW-etako potentzia dago. Unitatearen zabalera 72,12 metrokoa da, eta kanpoko zabalera 2,8 metrokoa. Trenaren edukiera 712 pertsonatakoa da, 568 zutik eta 144 eserita, guztira lau pertsona metro karratuko.
Tren unitate bakoitzak bi motore-konpresore multzo dauzka, aire konprimatua 10 kg/cm2-ra ematen dutenak, minutuan 1.450 litro aireko emaria posible eginez. Bagoietako altzariak Irungo Akaba enpresak eginak dira. Trenak Sopelako deposituan gordetzen dira, bertan noizean behineko azterketa teknikoak burutzen direlarik.
Lehen 16 ibilgailuek UT 501etik 516ra bitarteko zenbakiak daramatzate eta 1995eko azaroan eman zizkion CAFek Metro Bilbaori. Bagoien barruan jarlekuak binaka eta bata bestearen aurretik (2+2) eta binakako antolatzen dira. Jarlekuak Metro Bilbao enpresaren koloreak daramatzate, gorria eta grisa. 1996ean tren berri gehiago eskatu ziren, UT 517 eta UT 524 bitartekoak. Bigarren lineak eskarian eragindako igoerak eraginda beste 13 tren eskatu zizkion Metro Bilbaok CAF eta Adtranzi (ABB izandakoaren izen berria). Tren hauek 2001eko urrian entregatu ziren. Entregatutako azken unitateak UT 550 sailekoak izan dira, metroaren bigarren linearen ezaugarrietara hobeto egokitutakoak. Aire girotuan hobekuntzak izateaz gain, tuneletako maldak igotzeko potentzia handiagoa duten trenak dira. Metroak, Santurtzira ailegatzearekin batera jasango duen bidaiari trafikoaren igoera aurrikusiz, trenetan bostgarren bagoi baten ezarpena aurreikusi da 2009 urte amaierarako. Horretarako zenbait geltoki egokitzeko lanak egin ziren 2008ko udan. Bostgarren bagoi horrek, trenen edukiera 890 pertsonaraino igoko da (%25ean handituko du). Era berean 2009 inguruan tren berri gehiago eskatzea aurreikusi da, honako hauek 5 kotxez osaturikoak.
1998 urteaz geroztik, metroak ATP (Automatic Train Protection)eta ATO (Automatic Train Operation) sistemak erabiltzen ditu. Azken honek trenaren kontrola metroaren gidariaren esku uzten du. Trenaren kontrola bere esku dagoen botoi bakarrean utziz.
[aldatu] Sariak
Zerbitzuan egondako urteetan, metroak hainbat sari jaso ditu:
- 1995: El Correo 1995 Saria.
- 1997: Michael Weiss diseinugileak Diseinuaren Profesionalen Espainiako Elkartearen saria.
- 1997: Espainiako Arkitekturako IV. Biurtekoa. Finalista Manuel de la Dehesa sarian.
- 1997: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Sarien IV Edizioa. Epaimahaiaren aipamen berezia (Lehiaketatik kanpo).
- 1998: Brunel trenbide arkitekturaren saria Metro Bilbaori orokorrean, eta Sarrikoko geltokiari bereziki.
- 1999: AENOR elkartearen ISO 9002 ziurtagiria.
- 1999: International Film and Video Festival. Silver Screen Award "Underground Bilbao, Engineering and Architecture" bideoari.
- 2000: Laneko Segurtasuneko Estatuko Garaikurra eta Ohorezko Goraipamena Istripuen Prebentziorako Elkarteak.
- 2000: Emakunde elkarteak emaniko Emakume eta Gizonentzako Aukera Berdintasunetan Erakunde Laguntzaile izendapena.
- 2000: Metroaren eserlekuen diseinatzaileari, Zientzia eta Teknologiako Ministerioak ematen duen Industria Diseinuaren Estatuko Saria.
- 2000: Bizkaiko Ahalmen Urrikoen Federazio Koordinatzaileak emaniko Irismen Saria.
- 2002: Comeravasa Saria, metroaren bigarren lineari.
- 2002: AENOR elkarteak emaniko ISO 14001 ziurtagiria.
- 2004: Orbere Saria, Genero Politikaren Sustapenarengatik.
- 2005: Enpresarentzako GIMM Saria
- 2006: Paperezko faroltxoa Saria, Bizkaiko liburu saltzaileen elkarteak eta Liburu Ganberak emana.
[aldatu] Bibliografia
- RIECHERS, Daniel: Metros in Europa. Transpress Verlag, Stuttgart, 1996. ISBN 3-344-71049-4 (Kapitel „Madril“)
- SCHWANDL, Robert: Metros in Spain – The Underground Railways of Madrid, Barcelona, Valencia and Bilbao. Capital Transport, London, 2001. ISBN 1-85414-242-9
[aldatu] Ikus, gainera
- Metro Bilbao enpresa
- EuskoTren
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Biboko Metroaren webgune ofiziala
- (Ingelesez) Norman Foster-en webgunea
- (Euskaraz) Egitasmoari buruzko informazioa CAF enpresaren webgunean.
- (Ingelesez) Bilboko metroa Urbanrail.net webgunean.
| Bilboaldeko garraio publikoa | ||
|---|---|---|
|
Artxandako funikularra • Bilbobus • Bilboko metroa • Bizkaibus • Bizkaiko Zubia • EuskoTran • EuskoTren • FEVE • Larreinetako funikularra • Renfe Aldiriak |
||




