Baginako lubrifikazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Une bitan, bagina lubrikatu gabe eta lubrikaturik agertzen dituen alu bat.

Emakumeengan, baginako lubrifikazioa Bartolinoren guruinetatik baginara kolore nabarmenik gabeko likido zertxobait itsaskorra eta usainduna isurtzen denean gertatzen da, sexu kitzikapen aldian, koitoan zakilaren sarpena erraza eta minik gabea izan dadin. Emakumearen hilerokoan zehar ere gertatzen da lubrifikazio baginala, obulazioaren inguruan edo menstruazioaren aurretik.

Lubrifikazio eskasak koitoa oztopatzen du eta beraren ondorioz, sexu harremanean ari diren gizonek zein emakumeek sentikortasuna eta harremanean bilatzen den plazerra gal ditzakete. Lubrifikazio eskasak osasun arazo baten sintoma izan daiteke, baina besterik gabe arazo puntuala denean, koitoa burutu nahi bada, baginarako lubrifikatzaile bat edo ahoko listua, cunnilingus delako praktikaren bitartez esaterako, erabil daiteke.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak