Menstruazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Menstruazioa, emakumeen kasuan hilekoa ere deitzen dena, baginatik karen edo plazenta duten ugaztun emeek aldiro izaten duten odol-jarioa da, hilekoaren zikloaren baitan, askatutako obuloak ez ernaltzeagatik umetokian bildu den odolezko mukosa kanporatzean gertatzen dena. Emakumeengan gutxi gorabehera 28 egunero gertatzen da (horik hileko izena), 11-13 urterekin gertatzen den lehenengo menstruazio edo menarkiatik 50 urtetan gertatu ohi den menopausiara arte. Menstruazioa edo odol-jarioa bera zenbait egunetan zehar soilik gertatzen bada ere, behin eta berriz errepikatzen den ziklo menstrualaren aldi bat besterik ez da, emakumeak ernalketarako prestatzen duen ziklo fisiologikoa alegia.

Odol-jarioa xurgatzeko emakumeek babeski zenbait erabiltzen dituzte, hala nola konpresak edo tanpoiak. Beste alde batetik, historian zehar menstruazioak tabu eta debeku anitzen gaia izan da; adibidez, erlijio zenbaitetan menstruazioa duten emakumeekin sexu harremanak izatea edo emakumeek erlijio-errituetan parte hartzea debekatu egiten da.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Menstruazio Aldatu lotura Wikidatan