Bagina

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Emakumezkoaren ugal aparatua, kanpotik ikusita. Baginari 4 zenbakia dagokio.

Bagina ugaztun emeen alutik (emeen sexu organo bistakoena) umetokira doan hodi muskular elastikoa da.

Baginaren funtzio garrantzitsuena sexu harremanetan zakila hartzea da. Zakilak baginan hazia isurtzen du eta hazi hori umetokira abiatzen da ernaldu beharreko obuluaren bila. Ernaldia amaitzean, bagina zeharkatuz kanporatzen da umea.

Harreman sexualik ez duenean, bagina tolestuta egon ohi da. Bere ormak bata bestearen gainean pilatzen dira. Arrazaren edo genetikaren arabera tamaina ezberdinetakoak egon daitezkeen arren, bagina gehienak 8 eta 11 zentimetro artean neurtzen dute; hala ere, kitzikapen sexuala gertatzean bere tamaina handitu egin ohi da beste hiruzpalau zentimetro.

Emakumeek, jaiotzerakoan, himen deituriko azal berezi batez estalirik izan ohi dute bagina. Azal hori denborarekin eta, batez ere, kirol edo ekintza fisikoarekin gastatzen joan ohi da eta gehienek nerabezarora iristerako ez dute himenik edukitzen. Lehenagoko gizarteetan, klase altuko emakumeek bizitza sedentarioa izan ohi zutenean eta oso goiz ezkontzen zirenean, himena bere horretan edukitzea birjinitatearen seinalea izan ohi zen. Himena duen emakumezko baten baginan zakila sartzean odol jario txiki bat sortzen da; hori hartzen zuten senarrek beren emazteen birjintasunaren ezaugarritzat.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bagina Aldatu lotura Wikidatan