Bahram II.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bahram II.a sasanidar erregearen irudia txanpon batean.

Bahram II.a (?-293), Sasanidar Inperioko errege bat izan zen. Bere erregealdiak 276tik 293 arte iraun zuen.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bahram II.a Bahram I.aren semea izan zen, azken hau, 273tik 276 arte Sasanidar Inperioko errege izan zelarik.

Erregealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erregealdian, Marko Aurelio Karo erromatar enperadoreak persiarrei eraso zien, Ktesifontera helduz, baita Tigris ibaitik haratago ere, baina gaixotasun baten ondorioz hil zen (baldintza arraroetan, ordea). Erromatarrak, sasanidar lurraldean hainbeste sartzeko gai izan baziren, ia inongo oztoporik gabe, Bahram II.a bere anaia Ormuzen aurkako gerra batean zegoelako izan zen. Karo enperadorearen heriotz misteriotsuaren ondoren, erromatar tropek atzera egin zuten eta Bahramek matxinada suntsitu ahal izan zuen.

Bere erregealdian zehar desagertu ziren Persiako azkeneko helenismo arrastoak. Garai horretakoak, inskripzio teologiko batzuk baino ez dira kontserbatzen.


Aurrekoa
Bahram I.a
Sasanidar Inperioko Erregea
276-293
Ondorengoa
Bahram III.a
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bahram II.a Aldatu lotura Wikidatan