Bahram I.a
Bahram I.a (?-276) Sasanidar Inperioko errege bat izan zen. Bere erregealdiak, 273tik 276 arte iraun zuen.
[aldatu] Testuinguru historikoa
Bahram I.a, Sapor I.aren (241-272 epean errege izan zena) semea (ez biloba, greziar egileek diotenez), eta Hormizd I.aren (272-273 artean errege) anaia izan zen, azken honen oinordekoa izan zelarik, urte bete eta hamar eguneko erregealdi labur baten ondoren.
[aldatu] Gatazka erlijiosoa
Bahram I.a, apaiz mazdeistek konbentzituta, manikeismoaren sortzaile izan zen Mani profeta heriotza krudel batetara bidali zuen erregea izan zen, mazdeismo ortodoxoa mantentzeko. Ez da ezer gehiago ezagutzen bere erregealdiari buruz.
Bahram izena, Varahränetik dator, Verethrangaren formarik berriena, antzinako garaipenaren jainko persiarra eta "Verethra herensugea hil zuena". Bahram, Marte planetaren izen persiarra ere bada.
| Aurrekoa Hormizd I.a |
Sasanidar erregea 273-276 |
Ondorengoa Bahram II.a |