Tigris

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tigris
دجلة Diğlä (ar), Dîjle (ku), Dicle (tr)
Tigrisdiyarbakir.jpg
Ibaia Diyarbakır inguruan, Turkian
Kokapena Mesopotamia
Luzera 1.900 km
Arroa 258.000 km²
Emaria 1.500 m³/s
Iturburua Taurus mendiak, Turkia
Ibai ahoa Shatt-al-Arab > Pertsiar Golkoa
Tigr-euph.png

Tigris[1] Asiako mendebaldeko ibaia da, ia 1.900 km luze dena.

Anatoliako Taurus mendietan sortzen da eta Pertsiar Golkoan amaitu.

Eufratesekin batera Mesopotamia izeneko lurralde historikoa mugatzen zuen.

Eduki-taula

Ibilgua[aldatu]

Turkiako Taurus mendietan sortzen da, Elazig hiriaren hego-ekialdean (Kurdistan). Kurdistango lurrak zeharkatu ondoren (Siriako eta Turkiako estatuen arteko muga eratzen du 50 km-tan zehar), Iraken sartzen da eta antzinako Mesopotamiako lurren ekialdeko muga eratzen du, Eufrates ibaiarekin batu eta Shatt al-Arab ibaia osatu aurretik.

Ubide batzuek elkartzen dituzte Eufrates eta Tigris ibaiak Irakeko erdialdetik aurrera. Eufrates ibaian ontziak ezin daitezke ibili, baina bai Tigris ibaian. Ur lasterrei eta albotik hartzen dituen ibaien uren indar handiari (Zab Txikia eta Zab Handia, Diyala, Adhaim, al-Uzaym) eusteko ur-hesiak eraiki behar izan dira, eta ibaiadarrak lurrak ureztatzeko erabiltzen dira (laboreak, kotoia, fruituak eta arroza alubioietan, eta palmondoak-datilak behe arroan, munduko ekoizpenaren % 80).

Bazterretako hiriak[aldatu]

Ibaia Taurus mendietan sortzen da, Turkian. Hortik, Mosul (Kurdistan) eta Irakeko hurrengo hirien alboetatik isurtzen da, Eufratesekin bat egin baino lehen: Tikrit, Samarra, Bagdad, Kut eta Amarah.

Ibaiadarrak[aldatu]

Irudi galeria[aldatu]

Erreferentziak[aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Tigris