Balkhax

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Balkhax
Балқаш Көлі (kh) Озеро Балхаш (ru)
LakeBalkhash-EO.jpg

2000ko apirilaren 18ko satelitezko fotografia.

Kokalekua Kazakhstan
Garaiera 341.4 m
Zabalera 19-74 km
Luzera 605 km
Bataz besteko sakonera 5.8 m
Gehienezko sakonera 25.6 m
Arroa 16.996 km²
Ertzaren luzera 2.385 km
Betebidea Ili ibaia, Karatal ibaia, Aksu ibaia, Lepsi ibaia, Byan ibaia, Kapal ibaia eta Koksu ibaia
Hustubidea lurruntzea

Balkhax[1] (kazakheraz Балқаш Көлі; errusieraz Озеро Балхаш) Erdialdeko Asian dagoen ur gaziko aintzira da, Kazakhstan hego-ekialdeko aldean. Aintzirako ibai nagusia Ili ibaia da, baina beste zazpi ibai txikietatik ere hartzen du ura: Karatal ibaia, Aksu ibaia, Lepsi ibaia, Byan ibaia, Kapal ibaia eta Koksu ibaia. Erdialdeko Asiako arro endorreikoan kokatzen da Kaspiar Itsasoa eta Aral itsasoarekin batera.

Aintzira azaroaren bukaeratik udaberrira izoztuta dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

103 urtetik VIII.menderaino, txinatarrek aintzirari Pu-Ku edo Bu-Ku deitzen zioten. Qing dinastian, aintzira Txinako ipar-mendebaldeko muga zen. Hala ere, 1871an sinatutako Itunari esker, bai aintzira bai bere eskualdea Errusiar Inperioaren eskuetan bukatu zen. 1991an Sobietar Batasuna desagertu zenean, Kazakhstanen barruan egongo zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balkhax Aldatu lotura Wikidatan

Koordenatuak: 46°32′27″N 74°52′44″E / 46.54083°N 74.87889°E / 46.54083; 74.87889