Bananas (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bananas
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motahardcore
Urteak2018 -
Taldekideak
Gartxot Unsain
Borja Iriarte
Xabi Arratibel
Itzal Uranga
Ander Xabier Tejada

Bananas 2018an Donostian sorturiko hardcore musika taldea da[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adrenalized, Madeleine edota Hyedra taldeetan ibili ondoren[2] boskote honek 2018an sortu zuen taldea eta berehala bost abestitako EPa atera zuten, Azal bat, urdina. Ondoren COVID-19 pandemia iritsi zen eta Gartxot abeslariak bestelako proiektuei ekin zien. 2021ean itzuli ziren bigarren disko batekin, Garun ta eztarri. "Ulia" izan zen aurrerapen kanta, disko osoko adierazgarriena agian[2].

2024an hirugarren diskoa atera zuten, Errekak nola.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Azal bat, urdina (2018, Crustal Mine)[3]
  • Garun ta eztarri (2021, UsoPop diskak)[4]
  • Errekak nola (2024, autoekoizpena)[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Bananas» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  2. a b (Gaztelaniaz) zaratamondosonoro. (2021-11-23). «Bananas "Garun ta eztarri" (2021) - Reseña en MondoSonoro» MondoSonoro (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  3. «Azal bat, urdina» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  4. «Garun ta eztarri» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).
  5. «Errekak nola» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.