Bariograma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bariograma: 10 unitateko distantzia baterako (x ardatzean), distantzia horretara dauden puntuetako datuen diferentzia karratuen batezbestekoa 8 y ardatzean) txikia da, distantzia txiki horretara eremuko aldagaiak (mea baten edukia, adibidez) hartzen dituen balioak oso antzekoak direlako (korrelazio espaziala handia baita, alegia).

Geoestatistikan, bariograma h distantzia desberdinetara dauden ondoz ondoko puntuetan jasotako datuen diferentzia karratuaren batezbestekoen multzoa da, korrelazio espaziala aztertzeko baliatzen duena. u puntuetan jasotako z(u) datuetarako honela kalkulatzen da h distantzia baterako, non N(h) h distantzia batera dauden puntu kopurua den:

\hat{\gamma}=\frac{\sum_{N(h)}(z(u)-z(u+h))^2}{2N(h)}

h distantzia desberdinetarako bariogramak hartzen dituen balioak lur-eremu batean jasotako aldagai baten konfigurazio espazialaren berri ematen du. Oro har, h handitu ahala bariogramak goranzko joera azaltzen du, distantzia handi batera dauden balioek aldakortasun handiagoa izaten dutelako.