Barrukoa kanpoan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barrukoa kanpoan
(
Interior a l'aire lliure)
Jatorria
Sortzailea(k)Ramon Casas
Sorrera-urtea1892
Mugimenduamodernismo katalana
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak161 (altuera) × 121 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaKataluniako Arte Museo Nazionala
BildumaKataluniako Arte Museo Nazionala
Inbentarioa212857-000

Barrukoa kanpoan (katalanez: 'Interior a l'aire lliure') Ramon Casas i Carbó margolari katalanaren lan ezaguna da, 1892an egina. Egun Carmen Thyssen-Bornemisza Fundazioan dago.

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanak Casasen etxeko irudi bat jasotzen du. Garai hartan Casas familiak Nou de sant Francesc kalean bizi zen, Bartzelonako Alde Zaharrean. Irudian bere arreba Elisa eta Eduardo Nieto senarra etxearen kanpo aldean kafea hartzen. Obra argiaren kontrasteen gainean egin zuenː haien gainean dauden eguzki oihalei esker bikotea iluntasunean dagoen bitartean, lorategian arratsaldeko lehenengo orduetako argia dakusagu. Giro lasaia da eta koinatua, haren aulkian erlaxatuta, begiak itxita ditu. Margolan honekin Ramon Casasek Kataluniako burgesiaren bizimodua erakusten du.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Doñate, Mercè; Mendoza, Cristina: Ramon Casas. El pintor del modernismo. MNAC. 2001. ISBN 84-8043-077-X

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]