Kataluniako Arte Museo Nazionala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kataluniako Arte Museo Nazionala
Berezko izena Museu Nacional d'Art de Catalunya
Museu Nacional
Kataluniako Arte Museo Nazionala
Jauregi Nazionala, Kataluniako Arte Museo Nazionalaren egoitza
Herrialdea Katalunia
Hiria Bartzelona
Helbidea Palau Nacional Parc de Montjuïc 08038
Bartzelona
Posta-kodea 08038
Koordenatuak 41°22′06″N 2°09′12″E / 41.36833°N 2.15333°E / 41.36833; 2.15333Koordenatuak: 41°22′06″N 2°09′12″E / 41.36833°N 2.15333°E / 41.36833; 2.15333
Irekitze data Proiektua 1929an onartu zen
1990eko azaroaren 14an iriki zen
Zuzendaria Josep Serra i Villalba
Telefono zenbakia (00 34) 93 622 03 76
museunacional.cat
Ordutegia:
Asteartetik Larunbatera 10:00tik 19:00ra
Igandea, 10:00tik 14:30ra
Itxita: Astelehena, Maiatzaren 1a eta Eguberri-egunean

Bisitariak: 949.939 (2007)
Azalera: 45.000 m2 (Denera), 12.000 m2 (Erakusketa)

Kataluniako Arte Museo Nazionala (katalanez: Museu Nacional d'Art de Catalunya, MNAC bere jatorrizko siglez ere ezaguna da) Kataluniako Bartzelona hirian kokatzen da. Batipat bertan den Arte Erromaniko bildumarengatik nabarmentzen, munduko osatu eta hoberenetakoen artean baitago.

MNAC Kataluniako Generalitatea, Bartzelonako Udaletxea, Bartzelonako Aldundia eta Espainiako Kultura Ministerioak eratutako erakundea da. Administrazio publikoez gain, museoaren patronatua beren laguntza eskaintzen duten erakunde pribatu eta pertsona partikularrez osatuta dago.

Egoitza nagusia Montjuïceko Jauregi Nazionalean (Palau Nacional de Montjuïc) datza, Montjuïceko muinoan kokatzen delarik. Jauregi hau 1929an Bartzelonan ospatu zen Nazioarteko Erakustaldirako eraiki zuten. Gainera beste hiru erakunde ere museoaren zati badira: Vilanova i la Geltrúko Víctor Balaguer Liburutegi Museoa; Oloteko Garrotxa Eskualdeko Museoa; eta Sitgeseko Cau Ferrat Museoa.

Margolan nabarmenen iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palau Nacional
Montjuïceko Parkea
08038 Bartzelona

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kataluniako Arte Museo Nazionala Aldatu lotura Wikidatan