Basic Instinct

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:25, 22 urtarrila 2016

Basic Instinct (euskaraz Oinarrizko Sena) 1992ko Paul Verhoeven herbeherear zinema zuzendariaren suspense filma bat da. Bertan, Michael Douglas, Sharon Stone, George Dzundza eta Jeanne Tripplehorn aktoreek antzeztu zuten. 2006an Basic Instinct 2 izeneko jarraipena izan zuen.

Estreinatu eta berehala ikusle kopuruari dagokionez sekulako arrakasta eta ospea begenatu zuen, filma honetako Sharon Stone aktorea galdekatzen dutenean burutzen duen hanka gurutzatzea 1990eko hamarkadako eszena erotiko ezagunenetakoa bilakatu zelarik.

Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Jerry Goldsmith) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Frank J. Urioste).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Johnny Boz (Bill Cable) rock abeslaria ohia eta San Frantzisko hiriko nightclub baten jabea bere ohean modu basatian eraila agertu da. Bizirik ikusi zuten azken aldia Catherine Tramell (Sharon Stone) neskalagunarekin izan zen, intriga eleberrien idazle erakargarri eta buruargia. Nick Curran (Michael Douglas) polizia agentea garai txarra bizitzen ari da, alkohol eta droga adikzioa uzten saiatzen ari baita, halere erailketa kasu horretako susmagarri nagusia den Catherine zaintzeko ardura jasoko du.

Aktoreak

Kanpo loturak