Bataiategi
Wikipedia(e)tik
Bataiategia bataioa egiteko kristauek erabiliko duten eraikuntza da. Hau elizari erantsia edota independenteki egon daiteke, baina beti elkarrengandik gertu. Kristautasunaren hasieran, katekumenoak bertan bataiatzen ziren, ume, gazte zein helduak, honela neofito bihurtuz. Bataio eguna dies natalis izango zen: jaiotzaren eguna. Funtsezko elementua bataio piszina da eta bertan murgiltzen da bataioa hartzen duen pertsona.
Gaur egun, eliza gehienetan bataiategia eliz barruan kokatzen da, bataiarri edo ponte izeneko ontzia.
Ezagutzen den lehen bataiategia Laterango bataiategia (Erroma) da eta bera izango da ondoren eraiki zirenen eredu.
|
Bataiategi paleokristau baten aztarnak. Erdian bataio piszina kokatzen zen. |
Parmako bataiategia. |
Pisako bataiategia. |

