Ortodoxoen bataiotegia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ortodoxoen bataiotegia
Ravenna Baptistry of Neon.jpg
Neonen bataiategia
Herria Ravenna
Herrialdea  Italia
Koordenatuak 44°24′56″N 12°11′50″E / 44.41556°N 12.19722°E / 44.41556; 12.19722Koordenatuak: 44°24′56″N 12°11′50″E / 44.41556°N 12.19722°E / 44.41556; 12.19722
Garaia V. mendea
Ortodoxoen bataiotegia non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Ortodoxoen bataiotegia

Ortodoxoen edo Neonen bataiotegia (italieraz Battistero Neoniano edo degli Ortodossi) Ravennan kokatzen da eta Teodoriko Handia errege ostrogodoak eraiki zuen V. mende bukaeran.

Oinplano oktogonala du eta inguruan lau gune kokatzen dira. Kanpoaldea xumea den arren, barnealdea mosaikoz guztiz dekoraturik dago. Kupulan tondo bat azaltzen da eta honen inguruan bi erregistro.

  • Tondoa: Jesusen bataioa azaltzen da. Jesus, Jordan ibaian dago (hau pertsonifikatua dago erromatar artean bezala), Jainkoak uso txuri forma hartzen du eta azkenik San Joan bataiatzailea ikus daiteke. Azkeneko honek harribitxizko gurutzea dauka ezkerreko eskuan eta eskuinekoarekin Jesus bataiatzen ari da. Pertsonai hauen izenak inskribatuak daude.
  • Erregistroak: Batean 12 apostoluak ditugu (izenak idatzita daude) gortina batzuen azpian eta argimutilen artean. Prozesio baten itxura hartzen du. Bigarren erregistroan aldareak, liburu irekiak, tronu hutsak eta gurutzea daude.

Hondo neutroak erabiltzen zituzten, urrezkoak zein urdinak. Apostoluek eskuetan koroak daramatzate, salbamenaren koroak irudikatuz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ortodoxoen bataiotegia Aldatu lotura Wikidatan