Erroma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Italiako hiriburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Erroma (argipena)».

Erroma

Lazio
Erroma hiriko aireko ikuspegia.
Erroma hiriko aireko ikuspegia.
Erromako bandera

Erromako armarria

Izen ofiziala Roma
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Italia
Lazio
Erroma
Alkatea Gianni Alemanno (PdL)
Herritarra erromatar
Koordenatuak 41°54′N 12°30′E / 41.900°N 12.500°E / 41.900; 12.500Koordenatuak: 41°54′N 12°30′E / 41.900°N 12.500°E / 41.900; 12.500
Erroma non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Erroma
Eremua 1.285 km2
Posta kodea 00121 - 00199
Biztanleria 2.796.102 bizt.
Dentsitatea 2.175,95 bizt./km²
Sorrera K. a. 753, apirilaren 21 (mitikoa)
http://www.comune.roma.it

Erroma (Italieraz eta latinez Roma) Italiako hiriburua da, baita Lazio eskualdekoa ere.

Tirreniar Itsasotik gertu (25 km-tara), Tiber ibaiaren ertzean dago. 2.823.201 biztanle zituen abenduaren 2004an, Italiako hiririk populatuena da beraz. Erromaren barruan dago Italiako estatuaren parte ez den Vatikano Hiria, Aita Santuaren etxebizitza eta kristautasun katolikoaren egoitza.

Ondare honen lehenengo urteetatik dator hiriaren lema: Senatus Populusque Romanus (SPQR), hau da, Senatua eta erromako hiritarrak.

Koliseoa, Erromako ikur nagusia

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Erromako historia»

Antzin Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Antzinako Erroma»

Legendaren arabera, Romulo eta Remo bikiek K. a. 753ko apirilaren 21ean irasi zuten Erroma. Arkeologiak dio K. a. VIII. mendean, Palatino muinoan finkatutako estreinako kolonia abeltzainetatik garatu zela hiria.

Tradizioak dioenez, Erroma Erresuma bateko hiriburua izan zen. Ondoren (K. a. 510) Senatua buru zuen errepublikako hiriburua izan zen, eta, azkenean (K. a. 27), Erromatar Inperiokoa, zein mendebaldean ezagutzen ziren ia eremu guztietara hedatzen zen. Arrakasta hori zera horretan zetzan: konkista militarrean, ekonomiaren nagusitasunean, baita aldameneko eta garatutako zibilizazioak, nagusiak etruskoak eta greziarrak izanik, bereganatzeko ahalmenean ere.

Europa gehiena eta Mediterraneoko kostalde osoa bere mendean, Erromako populazioak milioi bateko kopurua gainditu zuen. Ozta milurteko batean, mendebaldeko hiri garratzitsuena, aberatsena eta handiena izan zen. Honela Inperioaren gainbeherarekin eta erdibiketarekin ere jarraitu zuen, nahiz eta Mendebaldeko hiriburua Milan edo Ravena izan. Ekialdean, Konstantinopolisk gainditu zuen azkenean.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konstantino enperadorearen agintaldian, Erromako gotzainak botere politikoa zein erlijiosoa lortu zuen, Aita Santua izenpean. Erroma, Erlijio Katolikoaren erdigunean paratu zuen.

V. mendean, Alariko I.ak eta bere mendeko godoek Erroma arpilatu zuten (410). Gainera, Mendebaldeko Inperioa 476an amaitu zen. Hori zela eta, populazioa 20.000raino jaitsi zen aurreko Erdi Aroan, hondakinek eta oihanak bereganatutako hiri batean sakabanatuta.

Ofizialki 751 arte Bizantziar Inperioko zati bat izan zen, harik eta lonbardarrek Ravenako Exarkatua bertan behera utzi zuten arte. Nolanahi ere, 756an, Pepin Laburrak, frankoen erregeak, Aita Santuari eman zion Erromaren inguruko lurraldeen gaineko kontrola, Aita Santuaren Lurraldeak sortuz.

Lurralde horien hiriburua zein hiri santuaren estatusaren azpian, erromes andana jaso zituen Erdi Aro osoan zehar, nahiz eta, garai batean, Aita Santuek Avignon hobetsi.

Aro Modernoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pizkundean eta Barroko garaian, nahiz eta politikaren aldetik boterea galdu (1527ko arpilaketak erakutsi zuen bezala), Aita Santuen babespean hiria edertu eta loratu zen munduko artistarik entzutetsuenak erakarriz.

XVII. mendean 100.000 biztanlera iritsi zen berriro, baina Erroma Europako beste hiriburuen atzetik ibili zen hurrengo urteetan.

Aro Garaikidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea Italian nazionalismoaren garaia da. Italiako Batasunaren itxaropenak Erroma zeukan hiriburua. Honela, 1870ean frantziarren babesa altxatu ondoren, Vittorio Emanuele II.aren tropek hiria hartu zuten, eta Italiako Erresumako hiriburu izendatu zuten, nahiz eta Aita Santuen onespenik ez izan.

XX. mendean, Lehen Mundu Gerran garaile atera arren, Benito Mussolini eta faxistak 1922an hirian zehar egin zuten martxarekin, Italiako erregea limurtu zuten boterea eman ziezaien. Garai horretan, hiriak hazkunde handia jaso zuen, batasuneko garaiko 210.000 biztanletik milioi batera heldu baitzen. Nolanahi ere, erritmo hau Bigarren Mundu Gerrak eten zuen, Aliatuek hiria bonbardatu baitzuten naziek hartutakoan.

Gerra amaituta, 1946an, erreferendum baten bidez Errepublika aldarrikatu zen, Erroma hiriburua zuela. Urte horietan, “Italiako mirari ekonomikoaren” isla nagusietakoa Erroma izan zen. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, modan jarri zen, la dolce vita (bizitza goxoa) delakoaren garaia izan baitzen.

Biztanle gehien 1980ko hamarkadaren erdian izan zuen Erromak, 2.800.000ra iritsita. Hala ere, hortik aurrera, populazioak emeki emeki aldendu zen hiriburutik aldameneko hirietara joateko. Izan ere, jendeak somatu zuen bizi-kalitateak behera egin zuela, eten gabeko trafiko-ilarak edo kutsadura zirela medio.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Roma-Fiumicino aireportua)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 13.4 13.9 15.6 17.8 22.2 25.9 28.8 29.4 26.2 22.1 17.2 14.2 20.6
Batez besteko tenperatura (ºC) 8.6 9.0 10.7 12.9 17.1 20.8 23.6 24.1 21.1 17.1 12.4 9.6 15.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.8 4.1 5.7 8.0 11.9 15.6 18.3 18.8 16.0 12.1 7.7 5.0 10.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 67 73 57 68 42 19 15 30 70 114 103 83 741
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 8.2 8.0 7.1 7.9 4.2 2.8 1.5 2.7 5.1 7.2 9.2 7.9 71.8
Iturria: Servizio Meteorologico[1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SS Lazio eta AS Roma hiriko futbol taldeak nabarmentzen dira alde batetik, eta bestetik Virtus Roma saskibaloikoa.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Diaspora[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Erroma