Batisfera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Batisfera, asmakizun urpekari bati eman zitzaion izena da, sakonera abisalen urpekontzi esploratzaileen aurrekaria. 1930en asmatu zuten William Beebe eta Otis Barton esploratzaileek. Itsasoko sakonera handiak lehen aldiz hurbiletik esploratzeko erabili izan zen.

Batisfera, oinarrian, hermetikoki itxitako esfera bat da, altzairuz egina, eta kristal indartuzko behaketa batxulo bat duena. Bere funtzionamenduan zehar, batisfera, itsasontzi batetatik zintzilik dago, metalezkoa den kable baten bidez, argindarrez, komunikabidez eta airez hornitzen duena. Aipaturiko kablea, hedatu egiten da batisfera urperatzeko, eta biribilkatua igotzeko. Benetan, objektu bizigabea da, eta, kablea apurtuz gero, abentura amaitu egiten da

1934an, aipaturiko asmatzaileek, batisferan eginiko urperatzearen errekorra ezarri zuten, 908,4 metrora iristen zena, oraindik indarrean dagoen errekorra. Sakonera gehiagora, zilborreste bezala funtzionatzen duen kablearen pisua maneiaezina bihurtzen den arren, oso zaila izango da errekor hori hobetzea.

1948an, Barton bera bakarrik jaitsi zen 1370 metroko sakonerara (Bill Brysonen "Ia guztiaren istorio labur bat" liburuaren arabera), batisfera aldatu bat erabiliz, bentoskopo delakoa

Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diametroa: 1,44 metro
  • Hormen sendoera: 32 milimetro