Bederatzigarren Sinfonia (Beethoven)
Wikipedia(e)tik
Bederatzigarren Sinfonia Ludwig van Beethoven musikari eta konposatzaile alemaniarrak idatzi zuen azkeneko sinfonia da. Ohi, sinfoniak, lau mugimendutan banatzen dira, baina, Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia honek bost ditu. "Sinfonia Korala" ere deritzo, bere azken mugimenduagatik. Musikari alemaniarrak, 1824. urtean amaitu zuen idazten. Azken mugimenduko kantuak Friedrich Schiller olerkari ospetsuak idatzitako olerki batean du bere jatorria. 1986. urtean, Europar batasuneko ereserki bezala aukeratu zen. Miguel Rios abeslari espainiarrak, sinfonia honetako kantuaren bertsio propio bat argitara eman zuen.
| Aurrekoa Zortzigarren Sinfonia |
Beethovenen sinfoniak 1824-1825 artean idatzia |
Ondorengoa Azkena izan zen |
| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |