Viena
|
Viena |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Wien | ||
| Herrialdea Estatua |
|||
| Herritarra | vienar | ||
| Koordenatuak | 48°12′30″N 16°22′23″E / 48.20833°N 16.37306°EKoordenatuak: 48°12′30″N 16°22′23″E / 48.20833°N 16.37306°E | ||
| Eremua | 414,65 km2 | ||
| Garaiera | 151-542 m | ||
| Biztanleria | 1.714.142 bizt (2011) | ||
| Dentsitatea | 4.133,95 bizt/km² | ||
| http://www.wien.gv.at | |||
Viena Europa Erdialdeko hiria da, Danubio ibaiaren ertzetan kokatua dagoena, Alpeetako lehenengo haranetan. Austriako hiriburua da, eta herrialdea osatzen duten estatu batekoa ere (Bundesland Wien).
Bere gaur egungo biztanleria 1.670.347 pertsonetakoa da [1] (ikus, 2007ko datuak), Austriako gune kultural eta politikorik handiena delarik. Gune metropolitarrak 2,3 milio pertsonetako biztanleria du, eta hizkuntza ofiziala alemaniera da.
Hiriak historia luzea du, Europa osoko hiribururik zaharrenetarikoa baita. Horren ondorioz, ondare artistiko eta kulturala izugarria da. XIX.mendean zehar, munduko musika-hiribururik garrantzitsuenetarikoa izan zen, eta XX.mendean, filosofia, pentsaera eta eztabaida politikoaren gune nabarmena ere.
Eduki-taula |
[aldatu] Izenaren etimologia
Viena izenaren jatorria zeltiarra da eta "hiri zuria" esan omen nahi du ikerlari batzuen ustetan. Antzinako erromatarrek Vindobona deitu zioten, modu batez hitz zeltiarra hartuz. Europa osoan aurkitzen diren Viena, Viana edo Veana izenek jatorri bera omen dute, "beann" hitza alegia. "Beann"ek mendi edo gailurra esan nahi du. Jatorri zeltiar duten hizkuntza desberdinetan hitza gorde egin da, besteak beste gaeliko eskoziarraz (beann gailura da) edo Irlandako protogaelikoaz non "benn" hitza aurkitzen den. Beste iritzien arabera Viena "windu" hitz zeltiarratik dator, honen esanahia disdiratsua izango litzateke.
[aldatu] Historia
K. a. 500 inguruan erasita, jatorri zeltiarra zuen. K. a. 15ean, erromatarrek muga-hiri (Vindobona) bihurtu zuten, Erromatar Inperioa iparraldeko germaniar tribuen aurka gorde zezan.
Erdi Aroan, Babenberg leinuaren hiria izan zen, eta, 1440an, Habsburg dinastiaren egoitza. Hortik aurrera, Viena handitzen joan zen, Germaniako Erromatar Inperio Santuko hiriburua bilakatu arte. XVI. eta XVII. mendeetako otomandarren inbasioak Vienan bertan geldiarazi zituzten, Vienako setioa 1529koa eta Vienako bataila 1683koa baitira.
Austriako Inperioko hiriburu 1804an bihurtu zen Viena. Hortaz, paper garrantzitsua jokatzen jarraitu zuen Europako zein munduko politikan. Horrela, 1815ean, Vienako Kongresua burutu zen bertan, Napoleondar gerren osteko mundua antolatzeko. Austro-Hugariar Akordioaren ondoren (1867), Vienak Austro-Hungariar Inperioko hiriburua izaten segitu zuen. XIX. mendearen bigarren erdi horretan, hiria garatu eta hedatu zen aurreko ingurumarien gainean, Ringstraße izeneko proiektu handia eta ospetsua burutuz.
Lehen Mundu Gerraren ondoren, 1918an, Viena Austriako Lehenengo Errepublikako hiriburua bihurtu zen. Hurrengo urteetan, sozialismoaren gotorlekua izateko ospea hartu zuen Vienak, Viena Gorria goitizenaren azpian. 1934an, Engelbert Dollfuss kantzilerrak armada Vienara eraman zuen milizia sozialistak sortutako matxinada bertan behera utz zezan. 1938an, Austrian heroi moduko sarreraren ondoren, Adolf Hitlerrek hitzaldi entzutetsua eman zuen bertan, Austriarekiko bat-egitea (Anschluß) defendatzeko. Bigarren Mundu Gerra amaitu arte, hiriburu estatusa galdu zuen Vienak Berlinen mesederako.
Gerra horretan, sobietarrek okupatu zuten Viena 1945ean, bi asteko setio baten ostean. Hasiera batean lau eremutan banandu zuten Aliatuek. Atzerritarren okupazioak iraun zuen hurrengo 10 urtetan, Gerra Hotzaren bi blokeren artean nazioarteko espioitzaren gune estrategikoa bilaktu zen Viena.
1970eko hamarkadan, Bruno Kreisky kantzilerrak Vienako Nazioarteko Zentroa inauguratu zuen. Hor, nazioarteko elkarteen egoitzak eraikitzekoak ziren. Honela, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia, Petrolioa Esportatzen duten Herrialdeen Elkartea edo Europako Segurtasunerako eta Elkarlanerako Erakundea bertan finkatu dira, Vienari lehengo nazioarteko ospea itzuliz.
[aldatu] Ondasun nabarmenak
- Eliza Botiboa (Votivkirche), estilo neogotikoan eraikitako eliza.
-
Eliza Botiboa (Votivkirche)
-
Metro geltokia (Otto Wagner)
[aldatu] Musika
- Orkestrak: Wiener Philharmoniker eta Wiener Symphoniker.
[aldatu] Vienar ezagunak
[aldatu] Kultura
- Franz Schubert (1797-1828), musikagilea.
- Johann Strauss (1825-1899), musika klasikoko konposatzailea.
- Stefan Zweig (1881-1942), idazlea.
- Fritz Lang (1890-1976), zinema zuzendaria.
- Josef von Sternberg (1894-1969), zinema zuzendaria.
- Fred Zinnemann (1907-1997), zinema zuzendaria.
- Romy Schneider (1938-1982), aktorea
[aldatu] Zientzia
- Robert Barany (1876-1936), medikua.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
| Austriako estatuak | ||
|---|---|---|
|
Burgenland • Karintia • Austria Beherea • Salzburg • Estiria • Tirol • Austria Garaia • Viena • Vorarlberg |
||
|
||||||||||||||