Sinfonia
Sinfonia kamera-orkestrarentzat edo orkestra handiarentzat idatzitako musika lana da, oro har sonata forma duena. Kontzertuak hiru mugimendukoak diren bitartean, sinfonia, sonata bezala, laukoa da. Baina badago salbuespen bat. Eta salbuespen hau, Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia da, bost mugimendu baititu, azkenekoan, koruko kideak kantatzen hasten baitira. "Sinfonia Korala" bezala ere ezagutzen da sinfonia hau, aipaturiko arrazoiagatik.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
1750. urte aurretik sinfonia hitzak adiera desberdinak izan zituen: musika tresnetarako lana izan zitekeen, baita musika tresnetarako preludioa edo ahozko lan batzuen interludioa ere; italiar operan erabili zen, batez ere hitza, sarrerako musika tresnen zatia izendatzeko. Obertura haiek oso ezagun egin ziren, eta orkestek kontzertu lan berezi gisa jo ohi zituzten.
Hamazortzigarren mendearen hasiera aldera du jatorria sinfoniak. George Friedrich Handel konposatzaile alemaniar-britainiarrak, concerto grosso izeneko musika lanak idatzi zituen. Hauxe izan zen sinfoniaren aurrekaririk nabarmenena.
Italiako Gianbattista Sammartinik eta Mannhein eskolako Johann Stamitz musikagileek musika forma gisa finkatu zuten sinfonia.
Geroago, Haydn eta Mozart izan ziren sinfonia egile nagusiak, Ludwig van Beethoven baino lehen, eta haien lanek inoiz ez bezalako maila lortu zuten.
Sinfonia klasikoa [aldatu]
Sinfonia klasikoak lau zati zituen: lehena, sonata forma zuena eta gehienetan allegro tenpoan idatzia; bigarrena, geldoa, sonata edo bariazio forma izaten zuena; hirugarrena, minueta eta aurrerago scherzoa; eta laugarrena, sonataren ereduari jarraitzen ziona, baina askotan rondoa ere izaten zena.
XIX. mendeko sinfonia [aldatu]
XIX. mendean, askatasun handiagoz sortu zuten sinfonia Franz Schubert, Felix Mendelssohn, Robert Schumann, Anton Bruckner, Johannes Brahms, eta Hector Berlioz musikagileek. XIX. mendearen bukaeran, musikagile abertzaleek landu zuten sinfonia, formaren aldetik inolako aldaketarik egin gabe, Antonín Dvořák txekiarra, eta Nikolai Rimski-Korsakov, Aleksandr Borodin, Piotr Ilitx Txaikovski errusiarrak, besteak beste.
XX. mendeko sinfonia [aldatu]
XX. mendeko sinfoniak, berriz, hamabi tonukoak, atonalak, elektronikoak eta neoklasikoak izan dira, eta ezin sailka daitezke ohiko moldeetan.
Sinfonia ospetsuak [aldatu]
- Ludwig van Beethoven
- 3. Sinfonia Eroica
- 5. Sinfonia
- 6. Sinfonia Pastorala (Beethovenen Sinfonia)
- 7. Sinfonia
- 9. Sinfonia (Korala)
- Wolfgang Amadeus Mozart
- 40. Sinfonia
- Joseph Haydn
- 103. Sinfonia
- 92. Sinfonia (Oxford)
- Mendelssohn
- 3. Sinfonia Eskoziarra
- 4. Sinfonia Italiarra
- Shostakovich
- 7. Sinfonia Leningrado (Sinfoniaren izena)
- Mahler
- 5. Sinfonia
Ikus, gainera [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.