Begizta (programazioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Programazioan, begizta bat errepikatu egiten den sententzia sorta bat da.

Begiztak erabiltzen dira sarritan ekintza berbera errepikatu nahi denean, kodea errepikatu behar ez izateko. Honi esker, denbora aurrezten da, eta kode argiago bat sortzeaz gain, aldaketak egitea errazten du.

Begiztak eta kondizionalak programazio egituratuaren oinarri dira. Assembler kodearen bilakaera da, non kodea berriz exekutatzeko modu bakarra jump sententzia erabiltzea den. jump hori GOTO bezala ezagutzen da beste lengoaia batzuetan.

Programazioan gehien erabiltzen diren begiztak while, for eta repeat dira.

Sententzia errepikatuen adibidea, C programazio lengoaia erabiliz:

    int aldagaia = 0;

      //begizta batek ordezkatu dezakeen kodea
      aldagaia = aldagaia + 2; //aldagaia 2 da orain (aldagaia+= 2 ere jarri daiteke)
      aldagaia = aldagaia + 2; //aldagaia 4 da orain
      aldagaia = aldagaia + 2; //aldagaia 6 da orain
      aldagaia = aldagaia + 2; //aldagaia 8 da orain
      aldagaia = aldagaia + 2; //aldagaia 10 da orain
      //begizta batek ordezkatu dezakeen kodearen amaiera

    printf("emaitza: %i", aldagaia);

Adibide berdina begizta erabiliz:

    int aldagaia=0;

    int i;
    for(i = 0; i < 10; i += 2){ //for begizta bat
       aldagaia = aldagaia + 2;          
    }

    printf("emaitza %i", aldagaia);

Programazio lengoaia batzuek begiztetatik baldintza bete gabe irtetzeko aukera eskaintzen dute, break edo return bezalakoak erabiliz.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]