C (programazio lengoaia)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

C programazio lengoaia maila baxuko estandarizatutako programazio lengoaia bat da, 1970 urte inguruan Ken Thompson eta Dennis Ritchie-k garatua UNIX sistema eragilean erabiltzeko. Ordudanik hainbat sistema-eragiletara zabaldu da, eta gehien erabiltzen den lengoaietako bat da. C bere eragingarritasunagatik erabilia, eta sistema-softwarea idazteko programazio lengoaiarik erabiliena da, baina aplikazio-softwarea idazteko ere erabiltzen da. Hasiberrientzat diseinatua izan ez arren, ordenagailu zientziak erakusteko erabiltzen da maiz.

Sintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo mundua adibidea:

#include <stdio.h>

int main(void)
{
    printf("kaixo, mundua\n");
    return 0;
}

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1969. urtean Dennis Rittchiek Bell Telephone Laboratories inc enpresan garatutakoa da C programazio lengoaia. Murray Hillen, New Jerseyn, geroago AT&T Bell Laboratories-en eta beranduago Lucent Tecnologoes-en ere garatu zen. Aurretik egondako BCPL-ren eta B-ren programazio-lengoaien garapenaren ondorioa da, hauek Bell laborategietan garatuak ere. Aurreko lengoaiak bezala, sistema eragileak eta konkretuki Unix sistema eraikitzeko sortu zen, kode eraginkorra sor zezan, muineko ezaugarri bezala hartuz.

C 1978. urtera arte Bell laborategien barne erabilpenerako zegoen bakarrik. Brian Kernighan eta Dennis Richiek “El lenguaje de programacion C” lan ezagunarekin lengoaiaren deskribapena egin zuten arte. Orduan C mundu-mailakoa bihurtu zen.

1989. urtean ANSI (American National Standardization Institute) erakundeak C lengoaiaren lehen estandarizazioa burutu zuen, eta honen ondorioz, lengoai arautu horri ANSI C izena eman zitzaion. Hurrengo urtean (International Standardization Institute ISO) estandar bihurtu zen. Estandarizazioari esker, arau jakin horiek jarraituz egindako programek garraiagarriak dira sistema ezberdinen artean, honek esan nahi du programa berdina, era berdinean lan egingo duela sistema ezberdinetan.

C-en inplementazio komertzial gehienak ez dira “K&RC”-aren definizio originalaren berdinak. Honek dakartzan bateraezintasun arazoak ekiditeko, ANSI-ko X3J11 komitea lanean hasi zen C lengoaiaren definizioa arautzeko. 80. hamarkadaren erdialdera, estandarra onartzen da esfortzu horri esker.

1998. urtean ANSI eta ISO erakundeen talde bateratu batek C lengoaiaren luzapen hau normalizatu zuen, C++ lengoaia alegia.

Ezaugarri orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

C eta bere ondorengoak (C++ eta Java), milaka programatzaile eta garapen zentrok xede orokorreko programazio-lengoaia bezala hartu izan dituzte. C hain ezaguna izatearen arrazoi batzuk hurrengo hauek dira:

  • C programazio-lengoaia egituratua da, goi-mailakoa eta malgua. Lengoaia honek duen potentzia eta espresibitatea dela eta kode efizienteak sortzeko gai da, konkretua eta motza izan daitekeen beste kode iturri batean oinarrituta.
  • C eta bere ondorengoak, UNIX, MS-DOS, eta WINDOWS sistema eragileetan gehien erabili direnak izan dira.
  • C-ren ezarketak liburutegi funtzio ugari du eta gainera erabiltzaileei beraien erabilpen propiorako liburutegi funtzio berriak sortzea uzten die. C–n idatziriko programak, konpiladorearen bitartez, oso ondo exekutatzen diren programa objektu txikietan birmoldatuak izaten dira.
  • Ordenagailu pertsonal gehienentzat, handi zein txikientzat, C–ren konpiladore komertzialak daude.
  • C ez dago plataformen menpe: C-n idatziriko programak ordenagailu batetik beste batetara oso erraz migra daitezke. Honen arrazoia zera da: C–k liburutegi funtzioen esku uzten ditu ordenagailuaren ezaugarri gehienak.
  • C, C++ eta Javaren ondorengoek objektuei zuzenduriko paradigma garapeneko ezarketarik sendoenak garatu dituzte (aipatzekoa da guztiek izan dutela arrakasta komertzial handia).
  • Gaur egun (2000. Urte inguruan) programazio-lengoaien historiaren barruan ibilbiderik harrigarriena Javak du. Gehien erabiltzen den programa bat bezala agertzen da, exekuzio plataformatik zeharo independentea eta internet munduko komunikazio garapenerako bereziki moldatua.

C-ren gabeziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena ez da abantaila C-n. Bere gabezi kritikatuenak hauek dira:

  • Aplikazioen eraikuntza modularrari euskarri gutxi ematen dio (kritika honek ez du balio C++ eta Javaren kasuetan).
  • Bere malgutasunak programatzaileari kodea era oso pertsonalean garatzen uzten dio. Adb: konpiladoreak egiaztapen gutxi egiten ditu, erakusleekin erraz erabil daiteke memoria, eta abar... Guzti honen ondorioz ez da kontuan hartzen programazio diziplinatu bat bezala, eta horregatik oso zaila egin daiteke beste pertsona batek idatzitako programa bat ulertzea.


Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: C (programazio lengoaia) Aldatu lotura Wikidatan