Mihiztadura-lengoaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Mihiztadura-lengoaia nemonikoak (laburdurak) erabiltzen duen behe-mailako programazio-lengoaia da, makina lengoaiaren antzekoa.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mihiztadura-lengoaian programazio lana eta hardwareren ezaugarriak bereizten dira. Honela ez ditugu ez memoriako helbide errealik, ez kode numerikorik erabili behar. Honen ordez instrukzioak sinbolikoki kodetzen dira. Instrukzio bakoitzari kode nemoniko bat dagokio, bere eginkizunarekin zerikusia duena.

Lengoaia hauek erabiltzen duten alfabetoa sinbolo edo nemoniko multzo batez osatuta dago. Lengoaia hauen ezaugarriak:

  • Datuak atzitzeko helbide sinbolikoak erabiltzen dituzte, helbide bitarren ordez
  • Iruzkinak onartzen ditu
  • Agindu-bitarrak nemonikoen ordez aldatzen dira

Beste desberdintasun bat instrukzioen formatuan dago. Normalean, mihiztadura-lengoaian 4 elementu dituzte, batzuetan guztiak ez agertu arren: etiketa, agindu-kodea, eragigaiak eta oharrak.

Honela ere, mihiztadura-lengoaiak harreman oso estua du makina-lengoaiarekin, mihiztadura-lengoaiaz idatzitako programako instrukzio bakoitza makina-lengoaian ere instrukzio bat izango baita. Desberdintasuna kodeketan eta formatuan dago.

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mihiztadura-lengoaia Aldatu lotura Wikidatan