Belinda Bennett

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belinda Bennett
Bizitza
JaiotzaSanta Helena
Jarduerak

Belinda Bennett (Santa Helena, Erresuma Batua, 1977 inguruan) santahelenar gurutzaontzi kapitaina da.[1] Munduko lehen emakumezko gurutzaontzi-kapitain beltza da.[1][2]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Helena itsasoaz haraindiko britainiar lurraldean jaio eta hazi zen. 17 urte zituenean ontzigaineko kadete lana hartu zuen RMS St Helena zama-bidaiontzian. 2003an, bederatzi urte igaroeta bigarren ofizial mailara igotzea lortu ondoren, ontzia utzi zuen. Ondoren, SS Delphine laketontzian eta Isle of Man Steam Packet Companyren ferryetan lan egin zuen, baita itsasketa-eskolara itzuli ere maisutza bat ikastera. 2005ean Windstar Cruisesen hasi zen lanean bigarren ofizial gisa. Bertan mailaz igotzen jarraitu zuen. 2016ko martxoan Wind Star itsasontziko kapitain izendatu zuten eta Windstar konpainiako lehen emakume kapitaina izan zen.

2018an Erresuma Batuak Merezimenduzko Zerbitzuari Merkataritza Ontzidiaren Domina eman zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Werner, Annie. «The First Black Female Cruise Ship Captain’s All-Time Favorite Port, Beach, and Seafood Restaurant» Here (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
  2. (Ingelesez) Bloom, Laura Begley. (2019-02-25). «Meet The World's First Black Woman Cruise Ship Captain» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]