Santa Helena
| Santa Helena Saint Helena |
|||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
|
|||||||
| Goiburu nazionala: Loyal and Unshakeable ( Leial eta ikaragaitza ) |
|||||||
|
|||||||
| Hiriburua (eta hiri handiena) |
Jamestown 15°55′S 5°42′W / 15.917°S 5.7°W |
||||||
| Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa | ||||||
| Gobernua
Erregina
Gobernadorea |
Itsasoaz haraindiko lurraldea Elisabet II.a Mark Andrew Capes |
||||||
| Subiranotasuna Erresuma Batuaren menpe |
- | ||||||
| Eremua
• Guztira
• Ura |
410 km² (40.) % 81,1 |
||||||
| Biztanleria
Herritarra |
7.367 7.367 18 biztanle/km² santa helenar, santa helenatar |
||||||
| Dirua | Santa Helenako libera (SHP) |
||||||
| Ordu eremua • Udan (DST) |
UTC (UTC +0) Ez (UTC -) |
||||||
| Interneteko domeinua | .sh | ||||||
| Telefono aurrezenbakia | +290 |
||||||
Santa Helena Ozeano Atlantikoko uharte bat da. Administrazioaren aldetik Erresuma Batuko itsasoz haraindiko lurralde bat osatzen du Ascension uhartearekin eta Tristan da Cunharekin batera, Santa Helena, Ascension eta Tristan da Cunha izenez. Hiru uharteek Santa Helenako dependentzia britainiarretako bat osatzen dute. Dependentziako hiriburu nagusia, Jamestown da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Afrikako kostaldetik 1.850 kilometrora dago. Sumendiek eragindako uhartea da. Klima epela da. Oso landaredi oparoa du barnealdean baina kostaldera hurbildu ahala murriztu egiten da.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Santa Helena uhartea honela banatzen da administratiboki:
| Barrutia | Azalera km² |
Biztanleria 2008 |
|---|---|---|
| Alarm Forest | 5,9 | 276 |
| Bahía de Sandy | 15,3 | 205 |
| Blue Hill | 36,5 | 153 |
| Half Tree Hollow | 1,6 | 901 |
| Jamestown | 3,6 | 714 |
| Levelwood | 14,0 | 316 |
| Longwood | 33,4 | 715 |
| Saint Paul's | 11,4 | 795 |
| Santa Helena (Isla) | 121,7 | 4.255 |
[aldatu] Biztanleak
Europarrek (britainiarrak, batez ere), asiarrek eta Afrikako etorkinen ondorengoek osatzen dute Santa Helenako biztanleria.
[aldatu] Historia
Portugaldarrek aurkitu zuten uhartea 1502an, eta erbesteratuentzat egokitu zuten hasieran. 1645ean holandarrek hartu zuten. Ingalaterraren esku zegoen 1659an, eta aldi batez berriro holandarrek konkistatu bazuten ere (1673), ingelesen mende geratu zen betiko.
Hara erbesteratu zuten ingelesek Napoleon (1815-1821) eta han hil zen. 1834. urtean Ingalaterrako gobernuaren administraziopean jarri zen eta XIX. mendean portu garrantzitsu bihurtu zen Indietarako bidean, Suezko ubidea zabaldu zen arte, hain zuzen.
[aldatu] Ekonomia
Laborantza (lihoa, patata, artoa, barazkiak), abere hazkuntza (behi eta zerri azienda) eta arrantza dira ekonomia jarduera nagusiak. Garapen bidean dagoen herria da, eta Ingalaterrak kitatzen ditu uharteko urteko aurrekontuaren bi-heren. Estatu Batuen mendeko hegazkin base garrantzitsua dago Ascension uhartean.
|
|||||||||||||||||||||||
| Artikulu hau Erresuma Batuko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
