Beregond Gondorrekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Beregond Gondorrekoa, Tolkienen legendarium ospetsuan, Gondorreko hogeigarren seneskal erregeordea izan zen, Beren Gondorrekoaren semea. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2700. urtean jaio zen Minas Tirithen, eta 2811. urtean hil zen. Bere oinordekoa, Belekthor II.a izan zen. Bere izenagatik, ez da nahastu behar Beregondekin, Gondorreko soldadu bat zena.

Bere aitaren oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2763an. Bere agintaldian gertatu zen orko eta nanoen arteko gerra Mendi Lainotsuetan, gerra horren adibide bat, Azanûlbizarreko Gudua izan zelarik.

Lehenago, Gondorreko kapitaina izan zen, eta, bere aitaren agintaldian, Gondorren hegoaldea, Umbarreko Kortsarioen eta Haradrimen erasoetatik askatu zuten tropak zuzendu zituen. Horren ondoren, Rohan Dunledinarrengandik askatzen lagundu zuen. Gondorren, Boromirren garaitik agertu zen kapitainik handiena zen. (Eraztunen Jauna A eranskina).


Aurrekoa
Beren Gondorrekoa
Gondorreko Seneskal Erregeordea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2763-2811
Ondorengoa
Belekthor II.a