Bertikal

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Lurrazalaren puntu bakoitzean, draiadaren norantzak, tokiko bertikala adierazten du zeru-esferarekin duen mozteek, zenit eta nadir izena hartzen dutelarik. Bertikala, horizontalaren perpendikularra da, hau aldi berean lurreko ostertzari perpendikularra delarik. Errazago azaltzeko, aintzira baten ertzean egonez gero, ur erabat lasaiarekin, belaontzi bat posizio horizontalean egongo litzatke, eta bere masta bertikalean.

Zabalkuntzaz, bertikal kontzeptua ez da horizontalarekin erabiltzen lotuta dauden lerro eta kontzeptuak deskribatzeko, ostertzarekin edo draiadarekin bat egin ez arren, garrantzia duen gauza bakarra, bien artean, angelu zuzen bat era dezatela da. Honela erabiltzen dira kontzeptu hauek edozein planotan euren artean perpendikularrak diren ibilbideak deskribatzeko, arkitektura, ingeniaritza zibilean edo xakearen kasuan bezala, hiru adibide bakarrik emateagatik.

Oraindik errazago, bertikal bat lerro bat da (irudizkoa), bere ibilbidea, lurgaineko edozein puntutatik planetaren erdiguneraino duena. Horizontal bat bertikal batekiko defini daiteke: horizontal bat bertikal baten perpendikularra da.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bertikal Aldatu lotura Wikidatan