Aintzira
Wikipedia(e)tik
Manasbal lakua, India
Aintzira edo lakua[1] lurrez inguratuta dagoen ur eremu bat da. Aintzira gehienek ur geza dute, eta gehiago daude Ipar hemisferioan Hego hemisferioan baino. Handiak direnean itsasotzat hartzen dira.
Aintzirak aztertzen dituen zientzia Limnologia da.
Eduki-taula |
[aldatu] Munduko datuak
- Finlandiak 187.888 aintzira ditu, horietarik 60.000 handi.
- Munduko aintziren %60 Kanadan daude.
- Munduko aintzirarik handiena Kaspiar itsasoa da. 394,299 km² ditu eta hurrengo sei aintzirarik handienak batuta ere hau handiagoa da.
- Munduko ur gezako aintzirarik handiena Superior Lakua da 82,414 km². Bigarren handiena da ere. Hala ere Michigan Lakua eta Huron Lakua elkartzen badira 117,350 km² ditu eta batzuetan horrela kontsideratzen dira.
- Munduko aintzirarik sakonena Baikal Lakua da, Siberian, 1.637 metroko sakonarekin. Ur geza kopururik altuena duena ere bada. Era berean munduko aintzirarik zaharrena da. Hurrengoa Tanganyika Lakua da.
- Nabiga daitekeen aintzirarik altuena Titikaka Lakua da, 3.821 metrotan dagoelarik. Hego Amerikako bigarren handiena eta ur gezako handiena da.
- Munduko aintzirarik altuena Lhagba Pool da. Tibeten dago, itsas mailatik 6.368 metro gorago.
- Munduko aintzirarik baxuena Itsaso Hila da, itsas mailatik 418 metro beherago.
- Ur gezako aintzira batean dagoen uharterik handiena Manitoulin uhartea da, Huron Lakuan, 2.766 km karraturekin. Han dago Manitou lakua, ur gezako aintzira batean dagoen uharte baten barruko aintzirarik handiena.
- Baffin uhartean Nettilling lakua dago. Hori da uharte batean dagoen aintzirarik handiena.
- Sumatran dagoen Toba Lakua sumendi kaldera batean dagoen aintzirarik handiena da.
- Victoria Lakua munduko ur gezako bigarren aintzirarik handiena da azalera kontutan hartuta.
- Maracaibo lakua Hego Amerikako aintzirarik handiena da, baina berez badia bat da.
- Kanadako Ontarion dagoen Sudbury hirian Wanapitei lakua dago, hiri baten barruan dagoen munduko aintzirarik handiena.
[aldatu] Euskal Herrian
Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko urtegiak
Euskal Herrian aintzira naturalik ez dago, padurak eta urtegiak baizik. Horien artean, Itoitz eta Esa (Nafarroa) eta Ulibarri-Ganboa (Araba) ditugu handienak.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan araututa dagoenez, aintzira izena egokiagoa da laku baino.