Berwickeko dukea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Berwick-upon-Tweedeko dukea Ingalaterrako noblezia titulu bat da, Berwick-upon-Tweed konderrikoa, Northumberlanden, Eskoziako mugatik gertu.

James Fitz-Jamesi eman zioten, Jakue II.a Ingalaterrakoa eta Arabella Churchillen seme ilegitimoari. Ingalaterran sortu zen eta bakarrik gizonek jaso dezakete heredentzian. Batzuen ustez titulu hau galdutzat eman daiteke, jabeak atzerrian bukatu baitzituen egunak. Baina beste batzuen ustez oraindik existitzen da eta Peñarandako dukearen esku dago. Titulu honen barruan daude Tinmoutheko kontea eta Boswortheko baroiarenak.