Beskoitzeko ikastola

Koordenatuak: 43°27′31″N 1°20′00″W / 43.458487°N 1.333257°W / 43.458487; -1.333257
Wikipedia, Entziklopedia askea
Beskoitzeko ikastola
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBeskoitze
Koordenatuak43°27′31″N 1°20′00″W / 43.458487°N 1.333257°W / 43.458487; -1.333257
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2013ko irailaren 1a
Kontaktua
HelbideaPlaza, Le Bourg - 64240 BESKOITZE

Beskoitzeko ikastola Lapurdiko ikastola bat da. Beskoitze herrian dago kokatuta.

Ikastetxe pribatua da, Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Ministerioarekin itundua. Haur hezkuntza eta lehen mailetako ikasleak formatzen ditu, murgiltze ereduan. Seaska eta Ikastolen Elkartea federakuntzetako kide da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an sortu da, Hazparneko, Ezkia ikastolako kopuru emendatzeei aurre egiteko.

Ikastola sortzen da 2013ko irailean, udal etxeak utzitako 520 metro koadroko lur sail batean. Irailaren 13an, Patrick Dallennes Baionako suprefetak udal etxearen deliberoa bertan behera uztea eskatzen dio[1][2]. Urrian, Pierre Diratchette auzapezak udal etxeak deliberoa mantentzen duela jakinarazten du[3], eta auzi bat abiatzen da. Anartean, ikastola buraso baten baratzean kokatutako modulotan abiatzen da. 2014ko martxoaren 24ean, prefetak gibel egiten du, salaketa bertan behera utziz[4]. Ondoko ikasturtean ikastola lur sail publiko horretan kokatzen da.

2021an, ikastolak 53 ikasle eskolatzen ditu, eta egoitza berri baten egiteko proiektua badu[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Erredakzioa. «Ikastola ez egiteko agindua iritsi zaio Beskoitzeko Udalari» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  2. Iribarren, M. A. Txoperena. «Hendaia eta Beskoitze, Fallouxen bi aurpegiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  3. Renteria, Aitor. «Beskoitzek lurra utziko dio Seaskari alokairuan, ikastola egiteko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  4. (Frantsesez) F, E.. (2014-03-24). Briscous : le préfet retire sa procédure contre le projet d’ikastola. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).
  5. (Frantsesez) Etchebarne, Joseph. (2021-11-23). Briscous : L’ikastola grandit à l’étroit. ISSN 1760-6454. (Noiz kontsultatua: 2022-02-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]