Hazparne
|
Hazparne |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Hasparren | |
| Estatua Eskualdea Departamendua Barrutia Kantonamendua |
Frantzia Akitania Pirinio Atlantikoak (64) Baiona Hazparne (burua) |
|
| Alkatea | Beñat Inchauspé (2008-2014) | |
| Herritarra | hazpandar | |
| Koordenatuak | 43°23′8″N 1°18′13″W / 43.38556°N 1.30361°WKoordenatuak: 43°23′8″N 1°18′13″W / 43.38556°N 1.30361°W | |
| Eremua | 77,01 km2 | |
| Garaiera | 7-610 m | |
| Distantzia | 25 km Baionara | |
| Posta kodea | 64240 |
|
| INSEE kodea | 64256 |
|
| Biztanleria | 5.742 bizt | |
| Dentsitatea | 74,56 bizt/km² | |
| http://www.ville-hasparren.fr | ||
Hazparne Lapurdi Ekialdeko udalerri bat da, azalerari dagokionez Lapurdi osoko zabalena. Hazparneko kantonamenduko herri nagusia da, eta 1999an Lapurdiko herri populatuenetatik zortzigarrena zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Ingurune naturala
Hazketako erreka igarotzen da udalerriaren hegoaldetik.
[aldatu] Udalerri mugakideak
- Beskoitze eta Ahurti iparraldean
- Kanbo, Haltsu, Jatsu eta Mugerre mendebaldean
- Makea, Lekorne eta Lekuine hegoaldean
- Aiherra eta Bastida ekialdean
[aldatu] Etxeak eta auzoak
- Ahotzia
- Aldabidia
- Altzieta
- Agerrea
- Côte
- Elizaberri
- Ermindegi
- Ganboia
- Harriagako San Martin
- Hazketa
- Labiri
- Labiri Behere
- Larrartia
- Minhotz
- Peña
- Sohano
- Urkodoi
- Xapitalia
[aldatu] Toponimia
Izenak bilakaera hau izan du, historian: *Ahaitz-barren(a) > *Ahaizparren(a) (Ahezbarrene 1247, Ayzparrena 1264, Ahezparren 1265).
[aldatu] Historia
Historiaurretik ezagutzen dira jende aztarnak Hazparneko aldean. Hazparneko elizako aldare nagusian III. mendeko estela erromatarra dago, Novenpopulania Akitania erromatar probintziaren sorrera markatzen duena, Verus delako batek eskerrak ematen dizkiolarik bertako jainko bati lurraldea Galiatik bereizi zelako. Bertako idazkunak honela dio latinez:
- Flamen item dumuir quaestor pagiq. magister
- Verus ad Augustum legato munere functus
- pro novem optinuit populis seiungere Gallos
- Urbe redux genio pagi hanc dedicat aram
Azken urteotan erromatar kanpamendu baten aztarnak aurkitu dira Hazparnen.
Herriaren lehen aipamena Erdi Arokoa da, 1247koa hain zuzen, Ahaizparrena Donejakue bideko geraleku gisa aipatzen duena, Zalduzahar (1125) eta Zalduberri (1310) gazteluek babestua. XIII. mendetik aurrera garrantzi handia izan zuen larrugintzak Hazparnen. XVIII. mendean 100.000 idi, behi eta ahari larruki inportatzen ziren bertara Ipar Amerikatik eta Ingalaterratik, eta ondu ostean Herbehereetara, Espainiara eta Europako iparraldeko herrietara esportatzen ziren. 1718. urtean 4.200 biztanle zituen Hazparneko herriak, eta egun baino askoz ere herri garrantzitsuagoa zen. XVIII. mendearen erdialdean hasi ziren hazpandarrak zapatagintza. Laurehun langiletik gora aritzen ziren garai hartan larrua ontzeko lanetan. 1784. urtean, Baionako portua eta Errobi ibaiaren ezkerraldea eremu franko egin zuten eta zerga bereziak ezarri zizkioten Hazparneko industriari, eremu hartatik kanpo baitzegoen. Hazparneko emakumeak neurri horien aurka matxinatu ziren, baina zapalkuntza latza izan zuten. Zapatagintzari loturiko industriak gaur arte iraun du, nahiz eta 1965-1967 urteetan desagertzear izan zen.
[aldatu] Demografia

[aldatu] Ekonomia
Herriko ekonomia jarduera nagusiak industria (zapatagintza, ehungintza, eraikuntza) eta laborantza (bazkarako landareak, artzaintza) dira. Dena den zerbitzuek ere badute garrantzia, Nekazaritza Ikerketarako Zentroa eta udatiarrentzako azpiegitura izanik hirugarren sektoreko osagai nabarmenenak.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Hizkuntza
Mendebaldeko behe-nafarrera da herriko berezko hizkuntza. Hazparneko biztanleen % 76 ziren euskaldunak 1999an.
[aldatu] Azpiegiturak
[aldatu] Hiri senidetuak
[aldatu] Hazpandar ospetsuak
- Martin Larralde "Bordaxuri" (1782-1821), bertsolaria.
- Jean Hiriart (1859-1915), euskal idazlea.
- Piarres Xarriton (1921-), euskal idazlea eta politikari abertzalea.
- Janbattitt Dirassar (1937-), idazle eta kazetaria, Zelhai auzoan jaioa.
- Mattin Partarrieu (1946-), margolaria.
- Romain Sicard (1988-), txirrindularia.
[aldatu] Galeria
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Frantsesez)Hazparneko webgune ofiziala
- (Euskaraz)Hazparneko Bertsulariak
- (Euskaraz)Herriko karriken izenak
- (Euskaraz)Elizaberriko kapera
|
|||||||