Bibliako kanona

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bibliako kanona, judu-kristau tradizioaren ustez Jainkoak inspiratuak diren Bibliako liburuak dira. Kanonaren barruan dagoenari kanoniko deritzo, eta judu-kristau erlijioko joera bakoitzak bere kanona du.

Eduki-taula

[aldatu] Eliza Katolikoaren kanona

[aldatu] Liburu kanonikoak

[aldatu] Protokanonikoak

Eliza Katolikoaren barruan inoiz ez da ipini zalantzetan horien kanonikotasuna.

[aldatu] Deuterokanonikoak

Inoiz egon dira zalantzak, baina azkenik Eliza Katolikoak kanonean sartu ditu. Protestanteek ez.

Itun Zaharrean: grekoz idatzitako liburuak: Tobias, Judit, 1 eta 2 Makabearrak, Baruk, Sirazida, Jakituria eta Ester Liburuaren zati batzuk(Est 10,4-16,24) Eta Daniel liburuaren beste batzuk (Dn 3,24-90; 13-14).

Itun Berrian: Hebertarrak, Santiago, Judas, 2 Pedro, 2 y 3 Juan, Apokalipsia, y Mk 16,9-20 eta Jn 7,53-8,11.

[aldatu] Apokrifoak

Liburu hauen kanonikotasuna zalantzan egon da batzuetan, eta azkenean ez dira Biblian sartu.

[aldatu] Eliza Katolikoaren kanonaren sorrera

Itun zaharreko kanona Hiponako Kontzilioan (393) eta Kartagoko Kontzilioetan (397 eta 419)zehaztu zen, liburu deuterokanonikoak onartzen.

Itun Berriko kanona "kanon muratoriano"ri esker (Erroman, 180) hasi zan zehazten. Hiponako kontziliotik aurrera ez du aldaketarik edukiko.

[aldatu] Itun Berriko liburuak kanonean sartzeko irizpideak

Elizaren tradizioa eta erabilera: apostoluengandik etortzea, ortodoxoak izatea (doktrina zuzena transmititzea) eta katolikotasuna, hau da, kristau elkarte gehienek erabiltzea.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak